Borrar
XV. edizioak euskara nola kontatu izango du aztergai eta hizpide. Etxepare

Zabalik, 'Bikaintasuna Euskal Ikasketetan' udako ikastaroetan izena emateko epea

Etxepare Euskal Institutuak antolatutako ikastaroak euskararen irakaskuntza izango du helburu UPV/EHUko Udako Ikastaroekin lankidetzan

E. A.

Domingo, 25 de mayo 2025, 18:06

'Bikaintasuna Euskal Ikasketetan' udako ikastaroan izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Urtero bezala, Etxepare Euskal Institutuak euskararen irakaskuntza helburu duen ikastaroa antolatu du UPV/EHUko Udako Ikastaroekin lankidetzan. Ikastaroaren helburua da egungo eta etorkizuneko irakurleen prestakuntza indartzea, eta dio aproposa dela hizkuntzen eta humanitateen irakaskuntzan interesa duen edonorentzat. Aurten, 'Nola kontatzen dugu euskara?' izenburupean, ikastaroak goiz bateko programa eskainiko du, profesional eta aditu nabarmenen eskutik.

Hitzaldi formatuko saioen bitartez, euskara nola erabiltzen den eta zer ikuspegitatik azaltzen den aztertuko dute; «moderno den horretatik edo tradiziora jota bakarrik kontatzen den».

Etxeparek adierazi duenez, euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea duhelburu. Egun, 35 irakurletza ditu erakundeak Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 29 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 12 katedra ere sortu ditu beste horrenbeste unibertsitatetan.

Ikastaroak egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatuko ditu, aurreko urteetako bide beretik.

Hizlariak honakoak izango dira: Monika Madinabeita, ikastaroko zuzendaria eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria; Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria; Estitxu Garai, UPV-EHUko irakaslea; Beñat Muguruza, UPV-EHUko irakaslea; Urtzi Odriozola, Codesyntax enpresako informatikaria; Arkaitz Olea, San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna; eta Jaime Otamendi, Donostia Kulturako zuzendaria.

Egitaraua etxepare.eus webgunean dago ikusgai, eta izen-ematea zabalik da. Saioa uztailaren 9an egingo da, goizez, eta online zein aurrez aurre egiteko aukera izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zabalik, 'Bikaintasuna Euskal Ikasketetan' udako ikastaroetan izena emateko epea

Zabalik, 'Bikaintasuna Euskal Ikasketetan' udako ikastaroetan izena emateko epea