Aurreko edizio batean ikasleak eta gurasoak martxa batean parte hartzen. DV
Donostia

Gaztetxoak ere mendian martxa onean

Martxoaren 13a b aino lehen eman beharko dute parte hartu nahi dutenek Orio, Añorga, Errenteria, Bergara eta Ormaiztegin izango diren martxetan

Viernes, 21 de febrero 2025, 12:02

Hasi botak eta bastoiak prestatzen gazteok! Datorren martxoaren 16an Eskolarteko XXXVII. Mendi Lehiaketako Ibilaldi Neurtuak, Errenteria, Añorga, Orio, Ormaiztegi eta Bergaran izango dira. Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute ibilaldi neurtuetan, Eskola Mendizaletasuneko Lehiaketan izena emanda dutenek zein ez dutenek.

Publicidad

Errenterian, Urdaburu mendi elkarteak antolaturik, goizeko 09:30ean izango da irteera puntua Koldo Mitxelena plazatik. Añorgan berriz Añorga KKEren eskutik, Harrobiaren plazan kokatzen den pilotalekutik aterako dira partaideak eta Orion, Talaimendi elkartekoek antolaturik, Zaguetatik irtengo dira. Ormaiztegin, udaletxean jarri dute irteera eta Bergaran, Ibargarai Hiribian Gorla alpino taldekoekin. irteera guztietk ireera puntua eta helmuga puntu berean dute eta goizeko 09:30ean aterako dira.

Ibiltariek hasteko, beren parte hartzea baieztatu beharko dute harrera mahaietan. Ikastetxeko ordezkari bakarrak baieztatuko du denen izenean. Ikastetxe bateko partaideak taldeka eta bereiztuta bertaratzen baldin badira, denak elkartu arte itxaron beharko dute eta behin baieztatuko dute parte hartzea.

Kiroltasuna eta errespetua

Ibilaldi bakoitzean, badira luzera desberdineko bi ibilbide partaideen aukeran. Iraupenak, hamaiketakoa barne, gutxi gorabehera hauexek izango dira: 2,30 ordu motzarena eta 3,30 ordu luzearena.

«Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute ibilaldietan, Eskolarteko Mendi Lehiaketan izen-emanda egon edo ez. Parte hartu ahal izateko, derrigorrez bidali behar da eskoletan lor dezaketen izen-emateko buletina edo datuak herri bakoitzeko klubaren egoitzan utziz edo emailez bidaliz martxoaren 13a baino lehen aukeratutako ibilaldiaren elkarte antolatzailera. Ibilaldia patruilen sistema bitartez egingo da», aditzera eman dute Gipuzkoako mendi federaziotik. «Gutxienez 3 eta gehienez 5 eskola-umeez osaturik egongo dira. Patruila guztiek kontrol txartel bana eramango dute erakutsi beharko dena. Aipatutako txartela patruilako kide batek eramango du; hau da, ez dute eramango partaideen laguntzaile nagusiek. Eska itzazue txartelak aldez aurretik eta beteta eraman ibilaldira. Fotokopiatu daitezke».

Ibilaldi guztia egin eta kontrol puntu guztiak pasatzen dituzten patruilak klasifikatuak konsideratuko dira. Patruilako kide guztiek elkarturik joango dira kontrol bakoitzetik pasatzean. Halaber, ikastetxe bakoitzeko patruilek elkartuta joango dira. Ikastetxe bakoitzeko nagusi bat edo gehiago joango dira bere ardurapean dauden neska-mutil guztiekin batera.

Publicidad

«Ibilaldi neurtua izanda, lasterketetan ez bezala, partaideek lortu beharko duten helburua erregulartasuna izango da eta ez bizkortasuna. Jarritako denbora muga baino lehen iristen diren partaideak sailkapenetik kanpo geldituko dira. Sorospen zerbitzua izango da ibilaldia», azpimarratu dute antolatzaileek.

Nork bere hamaiketakoa eraman beharko du (jana eta edana). Hori dela eta, ezinbestekoa da eskola-umeek motxila bana eramatea, nork berea. Partaideek sortzen duten zaborra beren motxilan jaso edo antolatzaileek jarritako ontzi edo poltsetan utzi beharko dute. Antolatzaileek, oinarri hauetan aurreikusi gabeko edozein arazo konpontzeko eskubidea gordetzen dute.

Publicidad

Berebil partikularrak erabiltzeak, arazo desberdinak sor ditzake: segurtasunezkoa, trafikozkoa, aparkalekukoa, CO2 igorpenak, etab. «Garraio kolektiboa erabili», eskatzen du Gipuzkoako mendi federazioak.

«Jarduera publikoa izanik, bai prentsan eta bai Federazioaren edo elkarte antolatzai learen webguneetan argitaratu ahal izango diren bideoko eta argazkiko irudiak hartuko dira», dio antolakuntzak. «Borondatezko izen-emateak gertaera hau baita oinarrietako gainontzeko atalak ere onartzea dakar. Hala ere, umeen arduradunak argazkiak ez publikatzea eskatu dezake. Bertan edo gmf-istrazioa@kirolak.net».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad