
Ver 20 fotos
Secciones
Servicios
Destacamos
Ver 20 fotos
Euriaren mehatxuarekin agertu da aurten San Marko eguna. Izan ere, egun handia ospatzeko gogotsu izan ziren San Markoseko gotorlekura gerturatu diren lagunak. Bertan, urtero bezala, Errenteriako jai ederra ospatzen ari baita.
Hala ere, eguraldiak aldaketak ekarri ditu. Gotorlekurako igoera bertan behera utzi da. Behin San Markosera iritsita, herri kirolen unea izan zen. Ikusleek hortaz asko gozatu dute, kirolariek ikuskizun bikaina eskaini baitute.
Kiroletik musikara pasatu zen erromeria eguna. Herri Arte Eskolaren eskutik erritmo paregabeaz bete da gotorlekua. Doinuekin jarraituz, halako egun batean ezinbestekoa den ikuskizuna ere antolatu dute. Xenpelar Bertso Eskolaren eskutik, bertso saioa eskaini diete bertaratu direnei.
Ekitaldi ezberdinak aurrera joaten zen heinean, bertako produktuen azokak guztien gosea ase zuen. «Kilometro asko egin ditugu eta eguraldiak ez du lagundu», aitortu du Paquik, Caresetik etorria. Hala ere, azpimarratu duen bezala, «horrela dira gauzak, gaur Gasteizen egongo gara San Prudentzio ospatzen, eta espero dugu jendea gerturatzea».
Bestalde, barnealdean, euren lekua eduki dute bestelako artisautza produktuek.
Eguraldiak lagundu ez badu ere, ehunka pertsona gerturatu dira gaur San Marko eguna ospatzeko. Zentzu honetan, San Marko Egunaren antolakuntzatik argi utzi dute, «egun oso polita da gaurkoa».
Hala ere, aitortu duen bezala, «eguraldia ez da gure alde egon, eta horrek gauzak zailtzen ditu». Izan ere, eskertuak agertu ziren. «Ohituraz beteriko eguna da, eta hauek mantentzeko esfortzua egin beharko genuke». Horregatik adierazi zuten «lan guztia pena merezi du».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.