Duela laurogei urte
BAI HORIXE ·
Koldok beti izan zuen gogoan ama alargunaren ongietorri ezin adierazgarriagoa: «etorri al zara»?Secciones
Servicios
Destacamos
BAI HORIXE ·
Koldok beti izan zuen gogoan ama alargunaren ongietorri ezin adierazgarriagoa: «etorri al zara»?Duela laurogei urte, biharko egunez –1943ko urtarrilaren 13an– irten zen Koldo Mitxelena kartzelatik lehen aldian, bost urte eta erdi preso egon ondoren; zehatz-mehatz, 5 urte, 4 hilabete eta 5 egun. Egunak banan-banan zenbatzen baitira kartzelan. Eta banan-banan murrizten. Koldori 464 egun barkatu zizkioten, bertan egindako ahalegin intelektualagatik.
Koldok beti izan zuen gogoan zer ongietorri ezin adierazgarriagoa egin zion ama alargunak, etxeratu zenean: «etorri al zara?».
Gerraren hasieran, boluntario joan zen nazionalistekin. Eta 1936ko irailetik 1937ko abuztura arte ibili zen frontean. Teniente izatera iritsi zen. Santoñan preso hartu, epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zioten, 1937ko irailaren 7an. Baina 30 urteko kartzelaldiaz ordezkatu.
Dueso, Larrinaga eta Burgosko kartzeletan egon zen. Burgosen utzi zuten libre biharko egunez, zigorra osorik bete gabe, bi liburu buru-belarri estudiatzen egindako ahaleginagatik, besteak beste: Menéndez Pidalen 'Manual de Gramática Española' eta Aguado Bleyeren 'Historia de España'. Eragin handia izan omen zuten biek ere gazte harengan.
Kartzelan hartu zuen ikasketa unibertsitarioak egiteko erabakia. Baina ezin izan zituen 1948a arte hasi. Izan ere, ia beste bi urte igaro behar izan zituen kartzelan, Alcalá, Ocaña, Yeserías eta Talaveran, CNTeko ekintza klandestinoetan parte hartu eta PNVeko buruetako bat izateagatik, Madrilen bizi zela, enpresari errenteriar batentzat lanean.
Koldok, agian, ez zituen bigarren kartzelaldiko egunak banan-banan zenbatuko. Ondo jaso zuen, ordea, egin zioten fitxa. Eskueran dugu argazki batean. Victoriano Michelena dio, izen-deituretan. Bigarren abizenean, Elizalt ipintzen duela ematen du. Izenarena, bai, argi dago. Horrela egiten dira kartzeletako fitxak. Izan ere, zertarako ibili izen bikoitza osorik jartzen, lehenengoa nahikoa denean? Kartzeletan ere, ekonomia nagusi.
Ezagunagoak dira Victoriano Luis hark gero egindakoak. Ekintza handiak, behintzat. Txikiak, adiskideek-eta jaso zituzten betirako. Horietako bat kontatu ohi zuen Antonio Zavala zenak.
Zavala joan da Errenteriara, 1967an, 'Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak' liburua aurkeztera, eta eraman ditu ale batzuk ere, aurkezpenaren beroaldian batzuen batzuk salduko dituelakoan. Bakarra saldu omen zuen: Koldo Mitxelenak erosi ziona. Gizon handiak, txikian ere handi.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Importante aviso de la AEMPS a los diabéticos
Las Provincias
Todo lo que necesitas saber del Rallye Festival Hoznayo
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.