Hiritarrak
«Springsteenek nahi badu Valverderen omenaldira arrimatu, etor dadila noski»Secciones
Servicios
Destacamos
Hiritarrak
«Springsteenek nahi badu Valverderen omenaldira arrimatu, etor dadila noski»Hernaniko Latsunberri auzoko 10. zenbakiaren atea ireki orduko, bertako Lezebius muralgile famatuak sortutako 'Metropolis' filmaren Maria robotaren erreplika ikaragarriarekin egiten duzu topo. Ondoan, pasa larunbatean, Altzueta baserriko Joxanek herrian aurkeztu zuen hainbat harribitxi, 'The Maker Stone' diskoa eta hiru liburu ezinbesteko, Alan Griffinen 'Sasi baladak', 'La puerta abierta' eta 'The Welcoming tradition'. Hori guztia ataria baino ez da. Barruan, esaterako, Mister Magook edo Gadget inspektoreak ezik inork erabiliko lukeen aspaldiko maleta batean, Burgoseko Prozesuaren zinta magnetofoniko guztiak daude. Xabier Leteren oroipen biziarekin batera. 'Azken bizia' dokumentalaren afixarekin batera.
– 'Forrest Gump' deitzen dizute. Esaten dute zu ez zarela Goikoetxea bat bakarra, zu, 'Goikoetxea t'erdi' zara. 91 urte bete dituen Paco Ibañezek 'Txirrita' bazina moduan egiten dizu hitz. Nor arraio zara eta zertan ibilia?
– Ziento bat dira nire bideak. Ikasi nuen Kontserbatorioan eta saria eman zidaten Goi Mailako ikasketa horiek bukatzean. Austriako Linz hiriko Nazioarteko Akordeoi Txapelketan, inoiz izan den partaiderik gazteena izan nintzen, 15 urte baino ez nuela. Avignonen ere ikasi nuen eta teknologiaz arduratzen hasi. 1987an ekin nion hasierako ordenagailuak erabiltzen (Frantziako Minitel horiek...). Gero, Iñaki Salvador eta Aitor Amezagarekin batera Atary Stacy aparagailuaz baliatzeari ekin genion, musika ekoizteko asmotan. Beitu, hemen duzu tramankulua. Horietako hirukin grabatu zituen Madonnak 'Like a Virgin' 1984an... Gehiago jakin nahi?
– Dena!
– Lagun mina dudan Emilio Aragonek zuzendu zuen 'Una noche en el viejo México' filmaren soinu bandan jo nuen akordeoia. Pelikulan Robert Duvall, Luis Tosar eta Angie Cepeda ziren protagonistak... Marta Sebestyen kantari/musikariak gonbidatu gintuen Alan Griffin eta biok Budapestera Alboka taldea ginela. Harritu zen bera gutako inork alboka tresna jotzen ez genuela jakitean. Nola leike Alboka izena bazuea gure taldeak? Handik geroztik, Alan, ikerlari eta musikari bikain hura, hasi zen haizezko tresnak jotzen... Banaiz Florentino Goikoetxearen ondoregoa, osaba zaharra dut.
–!!!!! Benetan? Ez al zen bera...?
– Comète Sarean laguntzen aritu zen mugalaririk ezagunetakoa, bai. Ez zekien ez idazten ez leitzen baina mendiak eta basoak ezagutzen zituen ederki eta espiritua zuen solidarioa. Frantziako Gobernuak Ohorezko Legioarekin aitortu zuen bere laguntza noblea, dozenaka lagun salbatu zituen nazien atzaparretatik. Enara Goikoetxeak eta Iurre Telleríak Comète Sarearen inguruan egin zuten 'Azken Bidaia' filmari nik jarri nion soinu banda.
– Gure kontu kontari honi jarri diogun lerroburua, zertara ote dator?
– Datorren asteazkenean 82 urteko beteko dituen Antton Valverderen diskoak plazaratzen ditut nik Alboka nire diskoetxean. Azkenak, 2021ekoak, 'Gaua. Ausentziaren itzala' du izena eta bertakoak 'Sei silabako gauak' kantuak (Harkaitz Canorenak dira hitzak.) Hiru bertsio ditu, euskaraz, frantsesez eta ingelesez. Badakizue ekainean Anttonek jasoko duela Adarra saria Victoria Eugenian. Kontzertu batean. Egun berean, gau berean, (larunbata, 21ean) Bruce Springsteen arituko da Anoetan... Ez diogu beldurra konpetentziari, erronka onartzen dugu. Bi eszenarioak beteko ditugu mukuru. Are gehiago, badakigu, behin 'The Boss'ek Victoria Eugenian ensaiatzea gustatuko zitzaiola esan zuela. Gugatik, arazorik ez, bertaratu nahi badu, besoak zabalik hartuko dugu.
– Xabier Lete zenuen bihotzeko laguna. Eskaini zenion hain ederra den 'Hesia urraturik' oratorioa. Piztuak dituzu beti kandelak berarentzat. Txofer eta editore izan zintuen.
– Arima urraturiko izakia bazen ere, nik uste, azkenean urradura hori baretzea lortu zuela. Gogoan dut zeinen futbol atezain txarra zen Juanito edaritegiak babesturiko futbol taldean. Eta zeinen antzerki aktore histrionikoa. Gogoan dut Pessoa ez zuela gogogoko. Bihotzean daramat.
– Paco Ibañezek ikusten zaituenero (berdin Madrilen, Jaenen edo Salamankan) 'Txirrita' deitzen dizu, koplatxo bat botaz...
–... 'Txirrita', zer moduz Hernanin? Irabazi dunak armonin. Galdu dunak, agonin. Eta ni, etorri ez banintz hobe nin!'.
– Bellas Artes antzokian izan zen lehenbiziko bertso-grabaketaren inguruan egin zenuen tesia. Kontatu. Nola, nortzuk, noiz?
–1926an. Garai hartan Donostia esnetan zen, hiri aurrenetarikoa bazen Espainian. Telefonoa eta guzti zuen tokikoa. Eta bai, Bellas Artesen suertatu zen bertso batzuen grabaketa lehena. Bertsolari franko ziren han; Txirrita bera, Aranbuerri (punki eta fresko samarra): 'Orain da portatzeko komenientziya, ia altxatzen degun gure probintziya...'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.