Eztabaidarako jaioak
Polemika ·
Ondo kudeatutako eztabaidak funtsezkoak izan ohi dira gatazkak konpontzeko, ikasteko, harremanak sendotzeko... Ika-mika hutsalek, ordea, denbora galtzea baino ez dute eragiten.Secciones
Servicios
Destacamos
Polemika ·
Ondo kudeatutako eztabaidak funtsezkoak izan ohi dira gatazkak konpontzeko, ikasteko, harremanak sendotzeko... Ika-mika hutsalek, ordea, denbora galtzea baino ez dute eragiten.Polemikak gustuko dituen hiri batean («guztiagatik eztabaidatzeko prest daude beti donostiarrak» esan izan du Eneko Goia alkateak) Urgull mendian dagoen Jesusen Bihotzari tokatu zaio asteon zurrunbiloaren erdian egotea. Memoria demokratikoaren aurkako sinboloen katalogoan sartu nahi dute, besteak beste, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, eta hura kendu arazi. Goiak azkar asko erantzun die eskulturaren proiektua Gerra Zibilaren aurrekoa dela eta orduz geroztik hiriaren 'skyline' delakoa osatzen duela. Horrek ez du, noski, gaia donostiarren artean bolo-bolo ibiltzea saihestu baina hor geratuko dela dirudi. Oraingoz behintzat. Izan ere, «polemikek Donostia liluratu egiten dutela» jakinda -hauek ere alkatearen hitzak-, hurrengoa noiz iritsiko zain egotea besterik ez zaigu geratzen. Izan ere, donostiarren eztabaidarako berezko grina nahikoa ez eta beti agertzen da hori pizteko prest dagoen norbait. Bakean dagoena ezin bakean utzi.
Kirolak ere berekin eraman ohi du polemika eta aste hau ez da salbuespena izan. Euskal selekzioak lehen aldiz jokatu du Nazioarteko Esku Pilota Federazioak antolatutako txapelketa batean eta horrek hautsak harrotu ditu. Gernikako Jai Alai frontoian aurrez aurre izan dira Espainia eta Euskadiko selekzioak, sinbolismoz -eta paradoxaz- beteriko ekitaldi batean, eta horrek epe luzera izango duen eragina ikusteko badago ere, deigarria da pilotari inoiz jaramonik egin ez dioten haiek Nations League honi eskainitako jarraipena, eta frontoian nahiz harmailetan gertatutakoaz egindako irakurketa. Esanguratsua. Donostian egin behar zen surf txapelketari loturik joan da beste polemiketako bat. World Surf League erakundeak uko egin dio antolaketari «surflari israeldarren lehia askerako baldintza egokirik ematen ez» zelako. Paradoxikoa hau ere; israeldarrek baldintza egokiak ez topatzea. Kirola halako aferetan sartu beharko litzatekeen galdetu izan da askotan. Baina Gazako sarraskia ikusita, galdera beste hauxe izan liteke: nola ez sartu?
Etxebizitza, energia, osasuna, migrazioa... hamaika gai zeuden mahai gainean Katalunian egin zen presidenteen bileran, baina bakarrak eraman zituen fokuak. Díaz Ayuso Madrilgo presidenteak lehendakariaren euskarazko hitzen aurrean izandako jarrerak dena pozoitu zuen. Polemika hutsal horren atzean bestelako interesak daudela esan beharrik gabe doa (gatazka propioak ditu Ayusok), baina herritarrentzat oinarrizkoak diren gaiak eztabaidatzeko topagunea horretarako baliatzea bereziki mingarria da. Haiei ematen zaien pisuaren adierazle.
Kasu honetan arazoa ez da hizkuntza bera izan, hautatutako hitzak baizik. Edo hitza. Beasaingo Udalak bere «kezka eta gaitzespena» adierazi zuen herriko txosnetako jai-esparruan izandako gertakarien aurrean -hainbat pertsona alde egitera behartu zituzten, polizia-agente izateagatik-. EAJ, PSE eta Podemosen babesa jaso zuen adierazpenak; ez ordea, EH Bildurena, honek ere gertakariaren aurrean «adostasun eza» azaldu arren: «Onargarritzat ematen ez dugun gertakari horren aurrean adostasun eza agertuta, babes osoa agertu nahi diegu bere ogibideagatik bereizkeria jasan duten herritarrei». Gaitzespena vs adostasun eza. Horretan dihardugu.
Trump eta Musken arteko harremanak amaiera iskanbilatsua izango zuela gutxik jartzen zuten zalantzan, baina ez agian hain azkar iritsiko zenik. Hori bai, bien profilak ezagututa, liskar honek kapitulu asko eta mamitsuak emango dizkigula dirudi. Hala, hasteko, Epstein pederastaren kasuarekin nahastu nahi izan du Muskek presidentea eta honek kontratuak eta dirulaguntzak kentzerekin mehatxatu du. Gerra hasi baino ez da egin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Todos los conciertos y festivales de este verano en Cantabria
El Diario Montañés
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.