
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Domingo, 4 de septiembre 2022, 17:53
Pandemiaren ondorioz telelana lehen lerrora ekarri zen eta hausnarketa mordoa plazaratu ziren ordu arte gizarte bezala generaman erritmoaz: lanera joan eta etorri zenbat denbora behar zen batez beste, joan-etorriak zekarren gastu ekonomikoa, etab. Normaltasuna itzuli ahala eztabaidak indarra galdu du, ordea. Egun, azken datuen arabera, Euskadiko langileen %5,4ak soilik egin ohi du telelana tarteka bada ere. Eta sektoreka ere egoera oso ezberdina da. UOCek eskainitako 2021eko datuen arabera telelana batik bat jarduera profesional zientifiko, tekniko eta finantzarioetan eman zen, baita teknologia digitalekoetan ere.
Telelana egitearen ondorioz kontziliazioa ere erraztu dela dio txostenak, baita denbora gehiago aprobetxatu dutela ere. Orain eztabaidaren fokua ingurune ikuspegitik lantzen ari dira adituak. Are gehiago Pedro Sánchezen gobernuak aurkeztu zuen plana zela-eta. Honek enpresei bideratutako gomendioak jasotzen ditu, baina posible ote da aldaketa egonkortzea?
Eurofoun elkarteak kaleratutako txostenaren arabera «telelanaren ingurumen-onuren ebaluazioa lan konplexua da, telelana handitzeak aldaketak dakartzalako gizabanakoen bizitzetan eta eguneroko jardueretan, eta enpresaren esparruan erabakiak hartzea dakarrelako, berotegi-efektuan eragin positiboa edo negatiboa izan dezaketenak».
Azken hauen artean kokatuko lirateke langileek euren etxeetan izango luketen energia kontsumoaren gorakada. Neguan kalefakzio gehiago behar delako, udan aire girotua eta lanerako tresna orok ere kontsumitzen duelako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.