Borrar
Aranzadi

Elkano euskal planisferioa ezagutzeko saioak Alkizan

Aranzadi Zientzia Elkarteak sortua, Fagus Alkiza interpretazio-zentroak antolatu ditu irailaren 17rako

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 9 de septiembre 2021, 12:19

Aranzadi Zientzia Elkarteak sortu berri duen Elkano euskal planisferioa ezagutzeko eta zerua behatzeko saioak antolatu ditu irailaren 17rako Fagus Alkiza interpretazio-zentroak. Euskara hutsez idatzitako eta Euskal Herriko latitudean kokatutako lehena da, 43 graduko ipar paraleloan, Elkano marinelari keinu eginez. Hori bai, ez du soilik Euskal Herriko zerua behatzeko balio, 43 graduko ipar latitudean dagoen edozein puntutan erabil daiteke, baita hiruzpalau gradu iparralde edo hegoalderago ere. Beraz, besteak beste, Madril, Paris, New York edo Pekinerako ere balio du.

Virginia Garcia, Aranzadiko astronomoak planisferio bat zer den eta nola erabili behar den erakutsiko du aurkezpenean. Besteak beste, planisferioak jasangarritasunarekin lotura duela azalduko du, gizartea kutsadura luminikoaren inguruan kontzientziatzeko asmoz. Elkano planisferioa ezagutu ondoren, ikastitakoak praktikan jarriz, zerua behatzea proposatzen du Fagus Alkiza interpretazio-zentroak.

Elkano euskal planisferioa ezagutzeko saioa

  • Noiz: Irailak 17, ostirala

  • Non: Alkizako hilerri ondoko informazio gunean

  • 19:30ean planisferioaren aurkezpena

  • 21:00etan gaueko behaketa

  • Prezioa: Jarduera bat 3€, biak 5€ (bertan ordainduko da). Alkizarrak eta 12 urtez azpikoak doan.

  • Hizkuntza: Euskara. Virginia Garcia, Aranzadiko astronomoak gidatuta

  • Izen-ematea: [email protected] edo 688 604 466 (WhatsAppa).

Aurkezpenean zein behaketan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Antolatzaileek zehaztu dutenez, saio bakarrean ere izena eman daiteke. Horretarako, emaila [email protected] helbider elektronikora edo WhatsAppa 688 604 466 zenbakira bidaltzea eskatu dute, bi kasuetan irailak 16a arte, edukiera aurrez betetzen ez bada.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elkano euskal planisferioa ezagutzeko saioak Alkizan

Elkano euskal planisferioa ezagutzeko saioak Alkizan