
Ibarra
Larunbatean, Ibarrako Piparra Mendi DuatloiaSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Larunbatean, Ibarrako Piparra Mendi DuatloiaEuskal Herriko Mendi Duatoi Ziurkuitoko azken-aurreko proba jokatuko da larunbat honetan, Ibarrako Mendi Duatloia. 70 parte hartzaile inguru espero ditu antolakuntzak.
Duatloi Zirkuitoko proba beteranoenetakoa da eta aurten ohiko funtzionamendura bueltatu da iaz egindako «esperimentua» alde batera utzita. Horrela, hiru sektore izango ditu, lehenengoa eta azkena korrikakoak izango dira, 4,2 eta 2,3 kilometrokoak, hurrenez hurren, eta erdikoa txirrindularitza sektorea izango da. Zirkuitoak jarraitasuna saritzen du eta, beraz, sailkapeneko lehen postuan dauden kirolariak Ibarrako irteeran egotea espero du antolakuntzak. Izena emateko epea gaur ostirala amaitzen da gauerdian www.kirolprobak.com atarian. Dortsalak geratzen badira, bihar irteera baina lehen ere izena eman ahal izango da, gainprezioarekin.
Proba banaka edo bikoteka egin daiteke. Kasu honetan, kide batek korrikako bi sektoreak egingo lituzke eta besteak bizikletako zatia. Erreleboka egiteko 14 urtetik gorakoak izena eman dezakete eta bakarka 16 urtetik gorakoak. Parte hartzaile guztiek Mahalako esnekiak, Isastegiko sagardoa eta galtzerdi tekniko batzuk jasoko dituzte oparitzat eta proba amaieran jan eta edariak izango dituzte indarberri-tzeko.
Ibarrako Piparra Mendi Duatloiaren irteera 15:30ak aldera dago aurreikusita. Aurretik, 15:00etan, haur eta gaztetxoentzako probak antolatuko dira plaza inguruan. Maila ezberdinetarako lasterketak izango dira: 7 urtera artekoak, 8-10 artekoak eta 11-13 artekoak. Haur guztiek jasoko dute saria, baina ez da sailkapenik egongo. Gainera, giroa alai-tzeko, arratsalde osoan zehar musika eta speaker bat egongo da helmuga gunean.
Larunbat honetan jokatuko den proba Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoko azken-aurrekoa da, hurrengo astean izango da Adunan seigarren eta azkena. Horrenbestez, zirkuitoko sailkapenerako erabakigarria izan daitekeela pentsatzen dute antolakuntzako kideek.
Emakumezkoetan, Nekane Praderak du lidertza eta gizonezkoetan Josu Urrestarazu. Bietako inork ez du, momentuz, probarik irabazi, baina oso erregularrak izaten ari dira eta Ibarran hutsik ez egitea funtsezkoa izan daiteke aurtengo txapelduna nor den erabakitzeko garaian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.