Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Marimunduko ipuin kontaketan.
Urriak 12

Mitologia ipuin bidez ezagutzeko goiza

Ataunen Jose Migel Barandiaranek egindako lanari jarraipena emango dio Maitane Aizpurua 'Marimunduko' ipuin kontalariak

I. Mendia

Miércoles, 9 de octubre 2024, 18:25

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren buruak lasaitzeko, mitoak herritarrei ingurunea ulertzen lagundu dien lanabesa izan dira mendeetan zehar.

Ataungo Barandiaran Museoan izango da zita, oraingoaz larunbat arratsaldez, eta bi saio eskainiko dira, 16:30ean eta 18:00etan.

Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik.

Pasa den igandeko saioaren ostean, larunbat honetako ipuin kontaketa bigarrena izango da. Azkena, aldiz, Arantzazun ospatuko da, Gandiaga Topagunean hain zuzen ere, urriaren 20an (igandea) goizeko 11:30ean saio bakarra izanik.

Parketxeak antolatutako ekimen eta jardueretan ohikoa den bezala, aurrez izen ematea beharrezkoa izango da. Kasuan kasu, kontakturako helbide elektroniko zein telefonoak ezberdinak izango dira. Hurrenez hurren 943 80 21 87 / 688 62 36 09 / anduetza@gipuzkoanatura.eus; 943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoanatura.eus eta 943 78 28 94 / 699 335 183 / arantzazu@gipuzkoanatura.eus dira harremanetarako bideak, baita informazio osagarria eskatzeko ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mitologia ipuin bidez ezagutzeko goiza

Mitologia ipuin bidez ezagutzeko goiza