Borrar
Gabonetarako gaiak, Teo Muñozen postuan. T.M.
Ordiziako azoka

Gabonetarako gozo konturik ez da falta Ordiziako ferian

Pazko loreetan kolore aukera zabaldu da, eta kiwiak eta sagar mota berri bat iritsi dira

Tere Madinabeitia

Ordizia.

Jueves, 12 de diciembre 2024, 01:00

Dena ez da barazki, lekale eta fruta Ordiziako ferian. Izaten dira produktu gehiago orain obrengatik itxita dagoen Plaza Nagusiko saltzaileen postuetan, goxokiak, fruitu lehorrak, olibak eta ozpinetakoak, adibidez. Horien saltzaileek eskaintza aldatu egiten dute Gabonei begira, batez ere egun esanguratsu horietan mahai inguruan biltzen direnei otordu amaierak goxatzeko helburuz. Horrela, postu horiek bonboiak, polboroi, mantekado, mazapan, girlatxe eta beste hainbat gozoz beteta ikusten dira azken asteetan. Mota eta zapore askotakoak daude aukeran, eta kiloa 8,5 eurotik 28 eurora bitartean dute. Fruta lehorrak ere tipikoak dira Gabonetan, eta horiek ere ez dituzte falta, besteak beste mahats pasak, pikuak, aranak eta orejoiak. Kiloa 5,5 eurotik 18 eurora bitartean dago.

Horrelako eskaintzarekin ageri-agerian dago Gabonak geroz eta gertuago daudela. Izeiak erosteko aukera badago, eta lore kontuetan, Poinsetia edo Pazko Lore gehiago daude orain, gorriarekin batera, baita arrosa eta zuria ere, 5 eta 12 euro artean.

Baina Gabonekin lotutako zaporeak eta koloreak bakarrik ez, Asiako jatorria duten barazkienak ere izaten dira, are gehiago Natalia Magallanes feriara iritsi denetik. Ekoizle ekologiko honek aukera zabala izaten du horrelako produktuetan, eta atzo bertan beste batzuk aurkeztu zituen: txinatar aza (1,6 euro), bimi morea (10 euroan kiloa) eta mizuna edo ziape japoniarra (10 euroan kiloa). Gainera, martorria ere bazuen, sorta 1,5 euroan, eta kiwiak ere bai, baina horiek lagun batek Ustaritzen duen etxalde batekoak ziren (3,8 euro).

Mikel Lasak ere bazituen kiwiak, baina Hernanikoak, eta kiloa 4 euroan zuen salgai.

Fruta berri gehiago ere iritsi zen atzo feriara, sagarren eskaintza handitzeko, hain zuzen. Jose Antonio Elosegi gabiriarrak morkotxa deituriko sagarra aurkeztu zuen, kiloa 3,5 euroan.

Itziar Etxeberriak eta Josune Ormeñok, berriz, Amezketako Oteiza Goikoa baserriko gaztanbera zuten salgai, ardi esnearen gazurarekin egindakoa (250 gramoko ontzia, 2,8 euroan).

Perretxikoen eskaintza, azkenik, hauxe izan zen: 25 kilo onddo (22-40 euro), 25 kilo mendiko angula (20 euro), 20 kilo ziza hori (30 euro) eta 20 kilo saltsa perretxiko beltz (20 euro). Barcinak amaitu du denboraldia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gabonetarako gozo konturik ez da falta Ordiziako ferian

Gabonetarako gozo konturik ez da falta Ordiziako ferian