Amasa-Villabona
Loatzora XXXI. igoera-jaitsiera egingo dute datorren igandeanAmasa-Villabona
Loatzora XXXI. igoera-jaitsiera egingo dute datorren igandeanAmasa-Villabona
Jueves, 24 de abril 2025, 20:42
Ohitura den bezala, Loatzoko igoera-jaitsiera antolatu dute Martina Kultur elkarteak eta Uxo-Toki elkarteak. Igande honetan, apirilaren 27an ospatuko da Amasako plazatik zuzenean Loatzoko gailurrera igotzen den lasterketaren XXXI. edizioa. Korrikalariek igoera eta jaitsiera osatu beharko dituzte, 9,73 kilometroko ibilbidea eta 600 metro ingurukoko desnibel positiboa gaindituz. Jaitsiera arriskurik gabekoa izango da. Gailurrean bertaratu guztientzako hamaiketakoa eskainiko da.
Publicidad
Izena ematea egunean bertan egin beharko da doan Uxo-Toki elkartean goizeko 09:00etatik aurrera.
Lasterketa 10:30ean aterako da. Lehenengo hiru sailkatuentzako saria egongo da. Irabazleak 120 euro eta txapela eramango ditu, bigarrenak 80 euro eta hirugarrenak 50 euro. Gainera, parte hartzaile guztientzako zozketa egingo da amaieran.
Gaur arratsaldean odola emateko aukera egongo da 16:30etik 20:30era Villabonako Gurea antzokiko erakusketa gelan. Aurretik hitzordua eskatu beharko da 943007885 telefonoan.
Errebote plazan komun publiko bat eta ur-parkea ezartzeko lanak hasi dituzte aste honetan. Eregi S.L. eraikuntza enpresak egingo ditu lanak. Obrek irauten duten bitartean plazako zati bat itxita egongo da. Uda honetarako ur-parkea eta komuna erabilgarri egotea aurreikusten dute.
Asteburu honetan 14 orduko Areto Futbol Txapelketa ospatuko da Olaederra kiroldegian. Larunbatean 18:00etan hasiko dira partiduak eta igandeko goizeko 8:00ak bitartean arituko dira jokatzen etengabe. Partiduak ikusteko sarrera irekia egongo da eta jokalariak animatzera joatera gonbidatzen dute txapelketako antolatzaileek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.