Borrar

Villabona

Piano jaialdia egingo dute bihar Gurea Antzokian

Eskualdeko, Zegamako eta Hernaniko Loatzo musika eskolako 55 piano-jotzailek hartuko dute parte guztira

Amaia Núñez

amasa-villabona.

Jueves, 20 de febrero 2025, 20:29

Piano Jaialdia egingo dute larunbat goizean Villabonako Gurea Antzokian, Loatzo Musika Eskola eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen eskutik. Bi saio eskainiko dituzte, lehenengoa 10:00etan eta, jarraian, 11:30ean.

Jaialdian 55 piano-jotzailek hartuko dute parte, bai eskualdeko Loatzo Musika Eskolako ikasleek, baita Zegamako Tobera eta Hernaniko musika eskoletako ikasleek ere. Sarrera doakoa izango da.

Pilota partidak

Era berean, gaur arratsaldean, Bear Zana pilotalekuan bost partida jokatuko dira iluntzeko 19:15etik aurrera. Hiru eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketari dagozkionak, beste bat Udaberri Sariaren baitakoa eta, azkena, Euskal Ligan.

Lehenengoan, infantilen bigarren mailan, Behar Zanako Artola eta Muxikak Mundarroko Goñi eta Suseneneren aurka jokatuko dute; jarraian, alebin lehenengo mailan, Illaramendi eta Etxarri Aizkorpeko Inza eta Telleriaren aurka arituko dira; ondoren, alebinen bigarren mailan, Cestau eta Aburtok Azkoitiko Oteiza taldeko Garate eta Iturralde izango dituzte aurkari; Udaberri Sariaren baitan, kadeteen lehenengo mailan, Zufiria eta Illarramendik Ataungo Dorronsoro-Jaular bikoaren kontra jokatuko dute; eta, azkenik, Euskal Ligan, kadeteen lehenengo mailan, Otaegi eta Caballerok Atarrabiako Santesteban eta Munduateren aurka jokatuko dute.

Bihar larunbata, goizeko 10:30etik aurrera Udaberri Txapelketako hiru partidu jokatuko dira Bear Zana pilotalekuan. Behar Zanako Aizpuru eta Larrartek Aretxabaletako Arbulo eta Oruetaren aurka jokatuko dute, segidan Zufiria eta Izagirrek Gure Txeruko Aiestaran eta Esnalen contra, eta bukatzeko, Iraola eta Mujikak, Tolosako Tolosa eta Saralegiren aurka.

Gainera, beste txapelketa ofizialetan ere parte hartzen ari dira Behar Zanako pelotariak. Horien artean, Esnaolak eta Urruzolak lehenengo mailako promozioko partida jokatuko dituzte Iruran.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Piano jaialdia egingo dute bihar Gurea Antzokian