Borrar
Ekaingo Zaldien Handia.
Ekainberri

Bisita gidatu bereziak antolatu dira igandean

Labar-artearen erakusgarri den Ekain kobaren aurkikuntza balioan jarri nahi

Itziar Altuna

Donostia

Viernes, 6 de junio 2025, 11:49

Igande honetan, ekainaren 8an, 56 urte beteko dira Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek Ekaingo margoak aurkitu zituztela. Urteo bezala, Ekainberrik egun hori gogora ekarriko du programa berezia batekin. Bertara hurbiltzen diren bisitariek duela 56 urte Ekain kobaren aurkikuntza nola gertatu zen ezagutuko dute goizetik arratsaldera arte antolatu diren bisita guztietan. Aurkikuntzaren ondoren egin ziren ikerketen inguruko informazioa emango zaie, eta bertan topatutako horma-irudien balioa azalduko zaie. Egun berezi honetan, Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri aurkikuntzaren protagonistak izan ziren une historiko hura gogora ekarri eta haren garrantzia nabarmendu nahi da.

Bestalde, bi bisita berezi antolatu dira, 12:00etan euskaraz eta 16:00etan gazteleraz. Bisitan hauetan zehar, erreplikako argiak itzaliko dira, eta bisitariek kasko eta argi propioarekin ikusiko dituzte hormetako margolanak.

Sarrerak online eta aldez aurretik erostea gomendatzen da.

Aurkikuntza

1929ko ekainaren 8an, Antxieta elkarteko bi gazte, Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri, Ekain koban giza aztarnen bila hasi ziren. Rafael zulo batetatik zetorren aire korronte hotz batetaz ohartu zen, bidea oztopatzen zuten harri bloke batzuk kendu eta 20 metro ingurutan pasabide batetan zehar arrastaka ibili ziren. Zutik jartzean, zoruaren zaratek eremu zapalgabean zeudela adierazi zieten. Sarreratik 60 metro ingurutara, Zaldien Handiarekin egin zuten topo, André Leroi-Gourhan etnologo, arkeologo eta historialari frantziarraren esaneta «zaldi multzorik bikainena Kuaternarioko arte guztian».

Hurrengo egunean bertan Aranzadi Zientzia Elkarteak, On Jose Migel Barandiaran buru zuela, ikerkuntza lanak egiteari ekin zion. Bertako labar irudiak ikusi eta aztertu ondoren, hauek duela 13.000-14.000 urte inguruko gizakiek eginak zirela ziurtatu zuten, Goi Paleolitoaren bukaera aldean, zehazkiago esateko. Ekain kobazuloan ezinhobeto kontserbaturiko 70 animali-irudi azaldu ziren; 64 margotuak eta 6 grabatuak.

2008ko uztailaren 7an UNESCOk ospatutako konferentzian, Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuten, Erlaitz Kantabriarreko labar-artearen beste 17 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste.

Arkeologoek hasieratik argi izan zuten labar arte ondare hori babestu eta gordetzeko beharra eta Ekaingo kobazuloa inoiz ez da publiko orokorrarentzat zabalik egon, horri esker, bertako labar artea salbu aurkitzen da. Baina arte ondare hori gizartera zabaltzearen beharra ikusi zen, eta horrela sortu zen Ekaingo haitzuloaren erreplika bat eraikitzeko ideia. Ekainberrik 2008an ireki zituen ateak, ondare hau publiko guztiari ezagutzera emateko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bisita gidatu bereziak antolatu dira igandean

Bisita gidatu bereziak antolatu dira igandean