
Secciones
Servicios
Destacamos
56 urte bete dira Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek Ekaingo margoak aurkitu zituztela. Ekainaren 8a data berezia da Ekainberrirentzat, Antxieta elkarteko bi gaztek, Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri, Ekain kobako margoak aurkitu zituztela 56. urte ospatzen direlako. Ekainaren 8an kobazulo horretan giza aztarnen bila hasi ziren. Rafael zulo batetatik zetorren aire korronte hotz batetaz ohartu zen, bidea oztopatzen zuten harri bloke batzuk kendu eta 20 metro ingurutan pasabide batetan zehar arrastaka ibili ziren. Zutik jartzean, zoruaren zaratek eremu zapalgabean zeudela adierazi zieten. Sarreratik 60 metro ingurutara, André Leroi-Gourhan etnologo, arkeologo eta historialari frantziarrak «zaldi multzorik bikainena Kuaternarioko arte guztian» bezala kalifikatu zuen Zaldien Handiarekin egin zuten topo.
Hurrengo egunean bertan Aranzadi Zientzia Elkarteak, On Jose Migel Barandiaran buru zuela, ikerkuntza lanak egiteari ekin zion. Bertako labar irudiak ikusi eta aztertu ondoren, hauek duela 13.000-14.000 urte inguruko gizakiek eginak zirela ziurtatu zuten, Goi Paleolitoaren bukaera aldean, zehazkiago esateko, Goi Madeleine aldia deitutako aro kultural baten barruan.
Ekain kobazuloa, ezinhobeto kontserbaturiko 70 animali-irudirekin; 64 margotuak eta 6 grabatuak; 2008ko uztailaren 7an UNESCOk ospatutako konferentzian, Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuten, Erlaitz Kantabriarreko labar-artearen beste 17 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste.
Labar artea duten Euskal Herriko kobazulo ugari aurkitu dira azken urteetan. 1969an Ekain kobazuloa aurkitu zenean, bost urte lehenago aurkitu zen Altxerriren berri besterik ez zegoen Gipuzkoan. Ordudanik aurrerapen tekniko handiak eman dira eta labar artea duten kobazuloen errealitate osatuago bat daukagu gaur egun. Labar artea duten 27 kokagune inguru ezagutzen dira Euskal Herrian, horietatik 9 Gipuzkoan: Zestoako Danbolinzulo, Erlaitz eta Astuigaña; Praileaitz I (Deba), Arbil V edo Sustraixeako Koba (Deba), Astigarraga (Deba) eta Aizbitarte IV (Errenteria); lehen aipaturiko Ekain (Deba) eta Altxerri (Aia) kobazuloez gain.
Honek, Euskal Herria eta Erlaitz Kantabriarra, munduko labar artearen kontzentrazio-gune garrantzitsuenetarikoen artean kokatzen du.
Ekainberrik egun hori gogora ekarri nahi du eta programa berezia aurkeztu du igande honetarako. Bisita gidatu guztietan bisitariei aurkikuntzaren inguruko azalpenak eman eta aurkitutako margoen garrantzia azaltzeko.
Bisita hauetan, Ekainberrira hurbildu diren bisitariek duela 56 urte Ekain kobaren aurkikuntza nola gertatu zen ezagutu dute. Aurkikuntzaren ondoren egin ziren ikerketen inguruko informazioa eman zaie, eta bertan topatutako horma-irudien balioa azaldu zaie. Egun berezi honetan, Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri aurkikuntzaren protagonistak izan ziren une historiko hura gogora ekarri eta haren garrantzia nabarmendu nahi da.
Horrez gain, bisitariek beraiek ere protagonisten larruan jarri dira, Ekain kobazuloan margolanak aurkitu zituzten unea biziz.
Dena den, Ekainberriko bisita urte guztian zehar burutu daiteke eta, bikotekiadearekin, familian edo taldean asteburuan egiteko plan bikaina da. Ekainberriko bisita guztiak gidatuak dira, beraz, sarrerak online eta aldez aurretik erostea gomendatzen dizugu.
Gainera, uztailak 7an, UNESCOk Ekain koba Munduko Ondare izendapena. 17. urteurrena (2008-2025). Uztailak 8tik irailak 30era 'Zestoako Ondare Arkeologikoa eta Paleontologikoa' aldi baterako erakusketa Ekainberrin. Irailak 11n, Ekainberriren inaugurazioa izango da, 17. urteurrena (2008-2025). Irailak 15ean berriz, eskaintza didaktikoaren aurkezpena. Ikastetxeei zuzendutako ate-irekiak egingo dira. Urriak 11n, Europako Ondarearen Jardunaldiak burutukod ira jarduera berezia egienz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.