Elgarrekin euskararen alde beste behin Senperen
Herri Urrats ·
Jendetza bildu da Iparraldeko ikastolen aldeko festan aintziraren bueltan. Egitaraua hasi orduko lagun kuadrilek eta familiek bat egin zuten lakuaren bueñtanSecciones
Servicios
Destacamos
Herri Urrats ·
Jendetza bildu da Iparraldeko ikastolen aldeko festan aintziraren bueltan. Egitaraua hasi orduko lagun kuadrilek eta familiek bat egin zuten lakuaren bueñtanJendetza bildu da beste behin Senpereko aintziraren bueltan.Milaka lagunek 'elgarrekin' Iparraldeko ikastolen aldeko festarekin bat egin dute eta eguraldi ona lagun dutelarik, Seaskak, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak, antolatutako egitarau anitzaz gozatzeko asmoz joaldunak, Elektropottotte, Elektrotxorongo, Gaitistan,.... giroa alaitzen zuten bitartean.
Erlezain ugari izan dira goiz goizetik, Seaskak egindako deialdiari erantzuna emanez, euskarak bizirik iraun dezan Euskal Herriko Iparraldean, bai eta euskalduntzearekin jarraitzeko ere. Ohi bezala, aintzira izan da Herri Urratsaren bilgune, baina aurten, zortzi gunez osatua dago ibilaldia, aurrekoetan baino bi gune gehiago eta eszena berri bat. Gune berrian, Bizkaia gunean, primeran pasatu dute gaztetxoenek eurentzat jarritako puzgarrietan. Beste gune berezia gaztxoentzat, Mantangorri eszena izan da Gurashow, Pontx eta Eidaberen Gora Bihotzak izan direlarik bertan. Bestean, KEI gunean, Kattalin Elizalde kolegioan dagoena, pilota partidak goiz osoan egon dira.
Bestalde, Nafarroa berria gunean, Basapiztiak, Mister Xaguak, Zetkin, Delirium Tremens, Muga Zero (maketa lehiaketako irabazlea), Esne Beltza eta Leihotikan saioen topalekua da. Mutxikoak, Maider, Ingot, Olatz Salvador, Süne, Epalak eta Frigo berriz, Araba berria gunean.
Amets Arzallus, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Unai Agirre bertsolariak Xalbat Alzugarayren gidaritzapean Gipuzkoa gunean aritu dira, Baiona Kantuz, Etxepe, Pisso OPH, Eire eta DJ Bull eta Elepunto antzera.
Xiberua gunea, berriz, dantza gunea izan da Estitxu Robles eta Dantzaz, Neskena, Brilili Banda, Ortzadar eta Erregetxopitak eta Los Chancaires erakustaldiaz gozatzeko.
Lapurdi gunean, Zapiain Sagardotegia, Zikiroa, Kuxkutu. Baxe Nafarroa gunean, erronka Nazionala burutu da. Bertan bost talde lehiatu dira: Galdakaoko Eguzki Begi ikastola (Ibilaldiaren antolatzailea), Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola (Nafarroa Oinezen antolatzailea), Aguraingo Lautada Ikastola (Araba Euskarazen antolatzailea), Elgoibarko ikastola (kilometroak jaiaren antolatzailea) eta guretik Kattalin Elizalde Ikastegia.
Aldarriak aditzera emateko ere balio du Herri Urrats jaialdiaren eguna eta aurtengoan ere, Seaskak «baliabideak eta errespetua» eskatu ditu goiz partean egindako bilkuran. Gainera, herritarrak Baionan maiatzaren 23an izango den mobilizazioan parte hartzea gonbidatu ditu egindako aldarria ozenago entzun dadin.
Erik Etxart Seaskako lehendakariordeak adierazi duenez, Bordeleko Akademiako errektore berriarekin izandako azken bileran prest agertu zen euskarazko irakaskuntzari buruzko hobekuntza batzuk lantzeko, baina dirudienez ez dute deus zehatzik lortu. Dirudienez, «oraindik ez dakigu irailean zenbat irakasle postu izanen ditugun». Ikastolak ekonomikoki sostengatu eta zinezko hizkuntza politika bat martxan jar dezaten eskatzeko, aditzera eman zuenez «egun 200.000 euroren beharra dugu». Horren aurrean «kezka» azaldu zuten eta baliabideen gabezia formazio eta inklusio arloetan dituzten beharrei erantzuteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.