Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Emakume migranteek kirol-jardueran parte hartzea sustatu nahi duen gida

Emakume migranteek kirol-jardueran parte hartzea sustatu nahi duen gida

Foru Aldundiko Kirol Departamentuak, Haurralderekin, Ordiziako eta Bergarako udalekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean prestatu du

I. Altuna

Donostia

Jueves, 17 de abril 2025, 13:10

Ikerketa zientifikoek frogatu dute desabantaila sozioekonomikoa duten kolektiboetako jendeak jarduera fisiko gutxiago egiten duela nabarmen, eta etorkinak eta gutxiengo etnikoetako pertsonak ez dira salbuespen. Egoera horri iraultzeko asmoz, Kultura eta Kirol Departamentuak, Ordiziako eta Bergarako udalekin eta Haurralde Fundazioarekin elkarlanean, gida bat prestatu du, Gipuzkoako kirol arloko eragileentzat, eta bereziki udalentzat, lantresna izan dadin.

Gipuzkoan pobreziako eta gizarte bazterketako arriskuari buruz SIISek egindako azterketaren arabera (2022), kirola egunero egiten duten pertsonen ehunekoari begiratuta alde nabarmena dago bertako biztanleen (%31,7) eta atzerritar jatorriko biztanleen (%14) artean. Arrakala horrek kirol jardueran inklusioa sustatzeko esku-hartze espezifikoen beharra azpimarratzen du.

Gida honetan ezagutza zientifikoan eta esperientzia praktikoan oinarritutako informazioa jaso da, horrela, udaletako kirol politikak eraginkorragoak izan daitezen. Gainera, tresna zehatzak eskaintzen ditu tokiko estrategietan txertatzeko. Era berean, jarduera fisikoaren orientaziorako udal zerbitzuetako kirol orientatzaileei zuzenduta dago, bai eta beste eremu batzuetako eragileei ere, hala nola berdintasun, migrazio, kultura-aniztasun, gizarte zerbitzu, hezkuntza eta kulturakoei.

Adur Ezenarro Ordiziako alkateak gidaren aurkezpen ekitaldian azaldu zuenez, 2023an programa honetan parte hartzeko Aldundiaren deia jaso zutenean, kulturarteko igeriketa saioa antolatu zuten, gerora «osos aberasgarria» izan dena. «Lehen urte hartan 17 emakumek eman zuten izena, eta bigarren urtean bi talde osatu ziren, guztira 16 jatorri ezberdinetako 42 emakumek eman zuten izena». Ezenarroren arabera, parte hartzen duten emakumeek ere «oso ondo baloratzen duten ekintza» da eta etorkizunean igeriketakoarekin jarraitu eta «beste ikastaroren bat ere eskaintzeko aukera aztertzen» ari direla azaldu zuen.

Bestalde, Jaqueline Bica Haurralde Fundazioko kideak nabarmendu zuen kirolak «modu transbertsalean» jarduten duela, «ez soilik nazionalitate eta kultura desberdinetako emakumeen osasun fisiko eta mentala sustatuz, baizik eta haien autoestimua, komunitatean parte hartzea eta gizarteratzea ere indartuz».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakume migranteek kirol-jardueran parte hartzea sustatu nahi duen gida