I. Altuna
Donostia
Viernes, 9 de mayo 2025, 11:53
Ikastolen Elkarteak X plataforman (lehen Twitter) zuen presentzia bertan behera utziko duela jakinarazi du. Erabaki hau azken batzarrean hartu zen eta hedabideei bidalitako ohar batetan azaldu dutenez, «ez da ausaz hartutako erabakia, gure balioekin bat datorren komunikazio-ingurune bat sustatzeko urrats gisa ulertzen dugu». Azkenaldian plataforma horrek hartutako norabideak ikastolen «balio etiko eta demokratikoekin talka» egiten duela adierazi dute, eta «informazioaren kalitatea eta egiatasun falta agerian» geratu direla. «Gure ardura da errespetuan eta egiazkotasunean oinarritutako komunikazioa indartzen duten guneak sustatzea», nabarmendu dute.
Publicidad
Erabaki honen arrazoi nagusiak azaltzerakoan, X sareak pentsamendu kritikoa eta egiazkotasuna sustatzen dituzten komunikazio-inguruneak ez dituela bermatzen salatu dute. Gainera, pribatutasuna eta datuen kudeaketa arloan, «plataforma honek erabiltzaileen datuak biltzeko eta erabiltzeko duen modua ez dator bat gure printzipioekin», diote, eta «zabaltzen diren edukien kontrol falta eta desinformazioaren gorakada kezka iturru bihurtu zaigu».
Hezkuntza-erakunde bat den heinean, Ikastolen Elkartearen egitekoa «ezagutzaren transmisioa eta heziketa integrala bermatzea» dela gogoratu dute, beraz «gure inguruneak, espazio digitala barne, gure hezkuntza- eta kultur-balioekin bat etorri behar du, eta horregatik uste dugu sare sozialek pentsamendu kritikoa, errespetua eta informazio fidagarria sustatu behar dituztela». Honela, erakundearen presentzia digitala «birplanteatzen» ari direla onartu dute, «gure komunikazioa indartuko duten gune eta espazioak lehenetsiko ditugu, betiere pentsamendu kritikoa, errespetua eta informazio fi dagarria sustatzeko helburuarekin».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.