
Andoain
Ohiko osagaiekin, eta berriren batekin, dena prest Santakutz Jaiak ospatzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Andoain
Ohiko osagaiekin, eta berriren batekin, dena prest Santakutz Jaiak ospatzekoHerriko lagun zein herritarren konpainiarekin Santakrutz Jaiak bizi eta disfrutatzeko garaia iritsi da andoaindarrentzat. Aurtengo ediziorako bost eguneko egitaraua prestatu dute, gaurtik igandera, urtero bezala, kultur arloan lanean diharduten talde gehienen ekarpenekin. Ohitura bilakatu diren hainbat ekimen eta ekitaldi aurkituko dituzte herritarrak, kontzertuak, kirol jarduerak, jana eta edana, danborradak, sagardo dastaketa, ikurriñaren jaitsiera... Badira ere, berrikuntzak. Nabarmenena, gaztetxoei begira antolatu duten tirolina, 8 eta 16 urte bitarteko gazteentzat prestatu den ekintza berria.
Antolatzaileek azaldu dutenez, «festa eta euskal kultura eskutik emanda datoz gurean, beraz, aurtengo pregoilariak aipamen berezi bat merezi du; badira 15 urte Puntaka Bertso Eskola sortu zela. Bertan euskara eta euskal kultura bultzatzen dabiltzan haur eta helduen laguntzaz emango diogu ongi etorria Santakrutz jaiei». Gainera, «urtero errepikatzen dugu, ezinbestekoa delako, herritarron partehartzea jaien funtsezko ezaugarria dela, eta egia esan, pozik gaude lan talde zabal eta anitza bildu dugulako aurten ere. Baina ateak irekiak ditugu parte hartu nahi duenarentzako». Amaitzeko, Jai Batzordetik gogorarazi nahi izan dute, «ez dugula inolako jarrera sexita, arrazista, transfobiko eta homofobikorik onartuko».
Jaien hasierari erreparatuz, gaur 16:00etan, haur pregoia eta txokolatada egongo da Zumean. Ondoren, bostetan, judo eta karate erakustaldia bertan. Arratsaldeko 18:30etik aurrera, Lebiton konpartsa abiatuko da plaza Moretik eta Gora Kaletxiki txaranga Zumeatik. Gainera, ordu berean, Zumeatarraren danborrada aterako da elkartetik. 19:00etan, pregoia eta txupinazoa izango da Zubiaurren, esan bezala, Punttuka Bertso Eskolaren eskutik. Ondoren, txosnen irekiera izango da Bekoplazan . Bertan ere, IV. Santakrutz Harri Txikia, harri jasotze popularra , burutuko da.
Andoaingo Olagain Txistulari elkartearen kontzertua, 20:00etan izango da, Santa Krutz elizan. Honako errepertorio hau iragarri dute: 'Ilunabarra eta Ohorezko' kontrapasa, 'Oria' baltsa, 'Adarra', 'Andoain', 'Krisostola' 'Baltsen potpourria II', 'Aldapan gora', 'Panderotxoa', 'Azken dantza' eta 'Santa Krutz martxa'. Olagain Udal Txistulari Elkartea ez da bakarrik ariko eta hainbat gonbidatu izango ditu kontzertuan: Alberto Agirre abesbatza, Javi Gestoso gitarra-jolea, Antton Arruti trikitilaria, Lier Sarasola kaxoi-jotzailea, Itxaso Sanchez kantaria, Aingeru Zabala eta Edorta Setien tronpeta-jotzaileak eta Jurgi Errandonea dantzaria. Guztiak ere Jon Ander Belamendia Arruabarrena zuzendaritzapean. Ainhoa Aiertza izango da jaien hasierako kontzertu honen aurkezlea.
Lehen eguneko egitarauarekin amaitzeko, gauean, 22:30etik aurrera, 3TUU taldea eta dj musika emanaldia, Bekoplazan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.