
Azkoitia
Etxekopar eta Sastre bikotearen kontzertua, larunbat honetan Santa Kutzeko konbentuanSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Etxekopar eta Sastre bikotearen kontzertua, larunbat honetan Santa Kutzeko konbentuanUdaberriko Musikaldiak, 33. edizioaren hirugarren kontzertuan, Mixel Etxekopar xirula jotzailearen eta Iñar Sastre piano-jotzailearen soinu-unibertsoaz gozatzera gonbidatzen du. Bikoteak 'Ravelen doinuen inguruko inprobisazioak' goiburupean aurkeztuko du kontzertua, konpositore frantsesaren jaiotzaren 150. urteurrenean. Emanaldia larunbat honetan, arratsaldeko 18:30ean izango da Santa Kutzeko konbentuan.
Musikarien hitzetan, «naturaren soinu zaharrenek musika garaikidearekin egingo dute topo inprobisazio musikalaren bidez. Euskal instrumentu tradizionalak eta pianoa erabiliko dira, Maurice Ravelen iruditegian egin ohi zuten bezala».
Etxekoparrek proiektu diskografiko ugari argitaratu ditu, musika tradizionaletik hasi eta inprobisazio eta musika barrokoetaraino iritsiz. Iñaki Sastrek musika herrikoian, jazzean eta musika klasikoan lan egin ohi du. New Yorkeko Carnegie Hallen eta Berlingo Filarmonikan aritu da, besteak beste.
Udalak autobusa jarriko du Santa Kutzetik joan-etorria egiteko. Autobusa 18:00etan aterako da Julio Urkixo kaleko 7. zenbakiko geralekutik (Eroski Consum ondoan). Ez da aldez aurretik izena eman behar autobako. Itzulerako ibilbidea kontzertua amaitzean egingo da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.