
Azkoitia
Mugikortasun jasangarriaren eta inklusiboaren aldeko pedalkadakSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Mugikortasun jasangarriaren eta inklusiboaren aldeko pedalkadakZer behar du bizikleta batek inklusiboa izateko? Galdera horri erantzuna eman diote Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek eta irakasleek.
Iaz, Bizkaiko automozio-enpresa batek Bike Talent lehiaketa antolatu zuen, mugikortasun jasangarrirako soluzio berriak garatzeko helburuarekin. Lehiaketak ez zuen zertan inklusibitatearen ikuspegitik jo beharrik, baina hala erabaki zuten Azkoitiko zentroko parte-hartzaileek. Horrela, bizikleta elektriko inklusibo baten proposamena aurkeztu zuten. Sidekar moduko egitura zuen erabilera anitzeko bizikleta bat diseinatu zuten, eta lehen saria irabazi zuten.
Aurtengo edizioan, urrats bat harago joan dira: iaz aurkeztutako ideia errealitate bihurtu dute eta berriz ere saria jaso dute. Ihintza Aranburu, Miriam J. Eaouan eta Xuban Ibarguren izan dira garaile, eta 2.000 euroko saria eskuratu dute.
Baina haiek ez dira proiektuan parte hartu duten bakarrak. Izan ere, ziklo ezberdinetako ikasle askok izan dute protagonismoa: «Hasieran arotzgintzako ikasleak inplikatu ziren; fabrikazio mekanikokoak ere bai; arreta zerbitzuetakoek Marea Urdinarekin eta Inma Arteagarekin (aniztasun funtzionala duen Ursularen ama) harremanak izan zituzten; mekatronikakoek muntaiaz arduratu behar zuten —azkenean irakasleok hartu dugu ardura hori—; osasungintzakoek bizikletarako botikinaren gaia landu zuten; informatika ikasleak bizikletari jarraipena egingo dion aplikazio bat sortzen ari dira, eta istrazioko ikasleek marketinaz arduratu dira», azaldu du Xabier Uzin, berrikuntza arloko arduradunak. «Ahalik eta ziklo gehienek parte hartzea zen helburua», gehitu du.
Proiektuan, egurrezko eta inklusiboa den bizikleta bat sortu dute, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat erabilgarria izateko helburuarekin. Beraz, ez da ohiko bizikleta bat «egurra, teknologia eta gizarte ikuspegia uztartzen ditu», eta horregatik da berezia.
Material gisa egurra aukeratu zuten. «Eskolan bizikleta mundua ondo ezagutzen duen arotz bat daukagu. Urte hasieran, zurezko txirrindak egiten dituen Zeraingo Axalko enpresa bisitatu genuen», dio Uzinek. Horrela, jasangarritasuna eta inklusibitatea uztartu ahal izan dituzte.
Ikasleek erronka desberdinei aurre eginez, prozesu tekniko eta sozial ugari landu dituzte. «Lan mundura gerturatzeko modu bat izan da», nabarmendu du. Lehiaketaren bidez, eguneroko lanaren errealitatearekin —zailtasunak, diziplina arteko harremanak, presak...— harreman zuzena izan dute.
Gaur egun, bizikleta ikastetxeko sarreran dago kokatuta, eta erabilia izan da enkarguak egiteko edota eraikin batetik bestera joateko ere. «Balekoa» dela dio arduradunak. Elkarlanaren fruituak agerian geratu dira, eta sariarekin batera poza eta aintzatespena iritsi dira Izarraitz Lanbide Heziketa zentrora.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.