Borrar
'Postdatarik gabeko gutunak' antzezlanaren aktoreak. XAKE PRODUKZIOAK
Xake Produkzioak konpainiaren 'Postdatarik gabeko gutunak', gaur

Azkoitia

Xake Produkzioak konpainiaren 'Postdatarik gabeko gutunak', gaur

19:00etan eskainiko da Baztartxon. Sarrerak www.entradium.com atarian daude salgai

Sara Utrera

azkoitia.

Viernes, 23 de mayo 2025, 20:28

'Postdatarik gabeko gutunak' antzezlana aurkeztuko du gaur Xake Produkzioak konpainiak. 19:00etan izango da ikuskizuna, Baztartxo antzokian eta sarrerak eskuragarri daude www.entradium.com atarian.

Getari Etxegarairen zuzendaritzapean, oholtzan izango dira aktore lanetan Nerea Ariznabarreta eta Kepa Errasti.

Errastik Antzerkiko Aktore Onenaren saria jaso zuen Euskal Aktoreen Batasunak emandako 2024ko Besarkada Sarietan. Antzezlan honetan lan bikoitza du, antzezlanaren egilea ere Errasti bera baita.

«Bakardade lagunduak existitzen dira? Eta bakarrizketa lagunduak? Horixe da "Postdatarik gabeko gutunak"; bakarrizketa lagundu bat. Mikelek 5 urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabetetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du idazleak», aurreratzen du obraren sinopsiak. Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xake Produkzioak konpainiaren 'Postdatarik gabeko gutunak', gaur