Borrar
Xabier Mendiguren eta Patxi Iturregi agerraldian. Gorka Estrada
Patxi Iturregi | 'Antropozenoaren nostalgia'

Bizi dugun gizartearen «holograma» 16 ipuinetan

Patxi Iturregik 'Antropozenoaren nostalgia' (Elkar) bilduma aurkeztu du, etorkizun hurbiletik eta ironia puntuarekin egindako azterketa

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 28 de febrero 2025, 15:50

Bizi dugun «gizarte kontsumista, globalizatu eta konspiranoikoaren holograma bizi bat sortzeko» helburuarekin azken lanetan «ardatz eta ildo» izan duen itsasoa atzean utzi eta «familia eta bikote harremanen bueltan dabiltzan ipuin kaletar eta garaikideak» ondu ditu Patxi Iturregi idazleak 'Antropozenoaren nostalgia' (Elkar) ipuin-bilduman. Agerraldian azaldu duenez, ez da dakarren berritasun bakarra, bestelako «tonu eta estiloa» erabilita hiru elementu nagusi nabarituko baititu irakurleak: «fantasia, zientzia fikzioa eta errealismo gordina».

Ainhoa Lukasek diseinatutako azaletik begi-bistakoa da asmo eta «kutsu futurista», bi kosmonauta ageri baitira bertan eta horietako bat lurretik jasotako elementu edo objektu bat aztertzen ari da. Ez da kasualitatea, Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak esan bezala, idazlearen jarraibideak segika egina baita. Hamaikagarren ipuinak, hain zuzen bildumari izenburua ematen dionak, jasotzen du kanpoko espaziotik heltzen diren bi pertsonaien istorioa. «Teknofosil horiek ikusi eta aztertu nahi dituzte». Horixe da hain zuzen antropozenoa, «zientzialariek bizi garen garai geologikoa izendatzeko emandako izen-proposamena». Orainetik gertu dagoen etorkizun batean kokatuak daude istorioak eta hortik dator nostalgiaren ideia, azaldu dutenez.

'Antropozenoaren nostalgia'

'Antropozenoaren nostalgia'
  • Egilea: Patxi Iturregi.

  • Argitaletxea: Elkar.

  • Orrialdeak: 176.

  • Prezioa: 17,5 euro.

Bilduma «molde eta gai ezberdinetako» 16 ipuinek osatzen dute, «itxuraz loturarik gabeak, bonboi eta surtido modukoak, hari komunik» ez dutenak lehen irakurtaldian eta, beraz, «modu autonomoan» irakur daitezkeenak. Irakurle bezala halakoak gustatzen zaizkiolako egin du hautua: «Ez dago argumentu batasunik, gurutzatzen den istoriorik edo batetik bestera jauzika doan pertsonaiarik. Ez naiz tentazio horietan erori ez ditudalako gustuko, sinpletasunaren eta sinesgarritasunaren kontrakoak dira, artifizialak».

Aldiz, elkarrekin «mosaiko armoniatsu bezala» funtzionatzen dutela kontatu du Iturregik eta egunerokotasunetik abiatuta denek «loa kentzen diguten paranoia eta amesgaiztoen» bueltan koka daitezkeela: hotel-garbitzaile esplotatu baten larriak, kriptomoneten meatzaritzaren gorabehera ilunak, adimen artifiziala entrenatzeko esperimentu hala moduzkoak, gizakien eta makina adimentsuen arteko interakzio problematikoak, Lur planeta aspaldi suntsituan lagin arkeologikoak jasotzera datozen kosmonautak…

Horietan zenbait «distopia eta heterotopia» islatu ditu, lehenak etorkizuna modu ezkorrean irudikatzen dutenak; bigarrenak «arau propioak dituzten mundu paraleloak», besteak beste zahar etxeak, museoak, hotelak, hilerriak, kartzelak edo taxi autonomoak. Gaiak ere denetarikoak dira: globalizazioa, konspiranoia, negazionismoa, kriptomonetak, adimen artifiziala, desinformazioa, transumanismoa, inkomunikazioa, turismo jasangarria edo teletransportea.

Emaitzarekin oso pozik azaldu da. «Kokteleran sartu eta nahastu ditut eta konbinatu bikaina atera da». Hala, liburu «bihurria, jostaria, transgresorea» atera zaiola iritzi du, baina ez horregatik «mamirik gabe».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizi dugun gizartearen «holograma» 16 ipuinetan

Bizi dugun gizartearen «holograma» 16 ipuinetan