Borrar
Goio Ramos eta Karmele Mitxelena, beraien lehen eleberriekin. usoz

Dolua eta musika, Augustin Zubikarai saria irabazi duten eleberriek landutako gaiak

Karmele Mitxelenaren 'Zoriona, edo antzeko zerbait' eta Goio Ramosen 'London Calling' liburuak argitaratu dira nobelak sortzeko beka honi esker

Itziar Altuna

Donostia

Jueves, 24 de octubre 2024, 19:06

Bi idazleren artean ex-aequo banatu zen 2023an Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Nobelak sortzeko beka honi esker, Karmele Mitxelenak eta Goio Ramosek beraien lehen eleberria idatzi dute, «oso desberdinak» diren bi lan, baina «kalitatez» beteta, Xabier Mendiguren editorearen esanetan. Senarrak buruaz beste egin ondoren alargundu den emakumearen istorioa jaso du Mitxelenak 'Zoriona, edo antzeko zerbait' liburuan, eta Ramosek aldiz, 80ko hamarkadaren erdian musika talde bat sortu nahi duten hiru adiskideena 'London Calling' lanean.

Buruan «denbora luzez» izan duen eleberria idatzi du Karmele Mitxelena oiartzuarrak, buruaz beste egin ondoren bikotekidearen dolua kontatzen duen istorioa, hau «bestelakoa» delako. Protagonista bera da kontatzailea, Mediterraneora oporretara joango dena. «Bidaia fisikoa da alde batetik, baina baita ere bere buru barruan egiten duen bidaia, emozio, erru, damu eta gorabeherekin», azaldu du autoreak. «Dolu mota hori kontatu nahi nuen».

Haurrentzako zenbait album eta kontakizun kaleratu ditu lehendik Mitxelenak, eta Kutxaren Donostia Hiria saria irabazi zuen 'Haragizko mamuak' ipuin-bildumarekin. Eleberri labur hau idaztea oso lan «desberdina» izan dela onartu du, baina «aske» sentitu dela lan egiteko orduan. Kapitulu bakoitza ipuin motz bat bezala eraiki du, baina istorioak erritmoari «ondo» eusten diola nabarmendu du Mendigurenek.

Musika eta literatura

Musika eta literatura, bere bi pasioak, uztartu ditu Goio Ramosek 'London Calling' liburuan. Mikel eta Josu ditu protagonista, adiskide minak, eta institutua amaitzen ari direla, musika talde bat egitea bururatu zaie. Istorioa 1984 eta 1987 urte bitartean kokatzen da, 'Rock radical vasco' mugimenduaren garaian Bilbo hegoaldeko herri industrial batean.

Autorearen esanetan, hiru geruza ditu liburuak. Alde batetik, «markoa bera», garai hartako gertaera sozialak jasotzen ditu, guztiak «dokumentatutak». Bestetik, gazteek sortzen duten Hilotzak taldearen istorioa, hainbat prozesutan: taldea eratua, kideak topatu, abestiak sortu, kontzertuak bilatu, maketa bat grabatu… Eta azkenik, protagonisten arteko harremana, «erabakiak hartu edo ez hartzearen ondorioak».

Liburuari kontzertu baten egitura eman dio autoreak, hau da intro, setlist eta outro bereiztu ditu. Setlist zatiak hainbat atal ditu, eta bakoitzaren hasieran QR erreferentzia bat, atal horretan kontatzen denarekin zerikusia duen abesti batetara eramaten gaituena, «denetariko» kantuekin, gehienak euskaraz, eta istorioa kokatzen den garaikoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dolua eta musika, Augustin Zubikarai saria irabazi duten eleberriek landutako gaiak

Dolua eta musika, Augustin Zubikarai saria irabazi duten eleberriek landutako gaiak