
Secciones
Servicios
Destacamos
Euskararen etorkizuna bermatzeko literatura unibertsala itzuli behar zela defendatzen zuen Jokin Zaitegik eta erronka hari erantzun diote beste urtebetez Nobel Sariak itzultzeko sariketaren bitartez. Asteazken honetan aurkeztu dute Annie Ernaux-en 'Emakume izoztua', Gema Lopez Las Herasek itzulia, eta nabarmendu duen bezala ez da erronka makala izan. «Itxura batean ez du ematen horren konplikatua, baina asko kostatu zait», azaldu du umorea galdu gabe. Lehia idazle frantsesaren «estilo bizi eta kaotikoa euskarara ekartzea» izan da batik bat, baina «hementxe da, edonoren eskura», adierazi du pozik.
'Emakume izoztua' liburuaren protagonistak 30 urte ditu. Exekutibo batekin ezkondua dago eta, kanpotik, dena ezin hobe doala esango luke edonork «familia zoriontsu eta normatiboarekin». Aldiz gauzak ez dira diruditen bezala eta etxean kaiolatuta sentitzen da. «Bere betiko ametsak eta ilusioak, pasioak eta afizioak abandonatu behar zain dituela ikusten du etxekoandre perfektuaren irudia betetzeko». Horregatik sentitzen da emakume izoztua bezala.
Egoera ulertu eta galderei erantzuna aurkitzeko asmoz ariketa introspektiboa hasten du. Izan ere, Lopez Las Herasek nabarmendu duen bezala Ernauxen literatura «ia erabat autobiografikoa» da eta «bere mundua» du mintzagai liburuetan zehar. Hori bai, ez du bere burua «aparteko izaki edo emakume ezberdin bezala aurkezten». «Bere munduaz hitz egiten du, bere testuingurua beste emakumeekin konpartitzen du», xehatu du. Hala, bere bizi esperientzia baliatuta fenomeno sozial eta kolektiboak lantzen ditu. Autore frantsesa zitatuz, ez dituela nobelak idazten azaldu du «izatekotan autobiografia nobelatuak dira», literaturaren eta soziologiaren arteko «zerbait».
Idazkera aldetik «esaldi laburrak, hitz gutxikoak eta zuzenak» darabiltzala nabarmendu du eta estiloa «apaindurarik gabekoa eta neutroa» dela, «inolako emoziorik» gabekoa. Hala ere, denborarekin garatzen joandakoa dela gehitu du eta aurkeztutako 'Emakume izoztua' liburuan ez dela hain agerikoa. «Emozio eta sentsazio nahas-mahas edo pilaketa dago».
Egilea: Annie Ernaux.
Itzultzailea: Gema Lopez Las Heras.
Argitaletxea: Elkar.
Orrialde-kopurua: 200.
Prezioa: 20 euro.
Orotara Ernaux-ek 20 liburutik gora argitaratuak dituela adierazi du Lopez Las Herasek eta horietatik sei itzuli direla euskarara, «oso ondo itzulita bide batez», azkena asteazken honetan aurkeztutako 'Emakume izoztua'.
Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak oroitu bezala Jokin Zaitegi Sariketa urtero antolatzen dute AEDk, Arrasateko Udalak eta Laboral Kutxak «kultura unibertsala itzultzeko» eta, noski, Zaitegiren figura eta ibilbidea otoitu, nabarmendu eta omentzeko. Bere hitzetan Zaitegiren funtsezko ideiak egun ere balio du, hau da «euskara biziko bada eta euskara gure hizkuntza izango bada munduan sortzen den kultura ere euskaraz eman behar da».
Ildo horretan, urtero Literaturaren Nobel Saria irabazten duen idazlearen lan bat itzultzen da eta azken deialdian Annie Ernaux-en 'Emakume izoztua' hautatu zen. Jasotako laginetatik Nora Arbelbidek, Aiora Jakak eta Joseba Urteagak osatutako epaimahaiak Lopez Las Heras itzultzailearena hautatu zuen eta urtebeteko epea izan du lana ontzeko. Agerraldian izan da ere Maider Morras Arrasateko alkatea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.