Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Uxue Apaolaza, Goiatz Labandibar, Danele Sarriugarte, Kattalin Miner, Miren Amuriza, Irati Goikoetxea... Igartza Sariak idazle berrien harrobi lan ikaragarria egin du urtez urte eta, asmo berarekin, deialdi berria aurkeztu dute Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAFek. Proposamenak ekainaren 30a arte bidal daitezke eta euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz bekak 10.000 euroko diru-laguntza izango du.
Publicidad
Antolatzaileen arabera, deialdira aurkez daitezke narratibako lanak egiteko proiektuak (eleberri edo ipuin bildumak), jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabeak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak. Deialdian edonork parte har dezake, baina, egile berrientzat bideratua dela kontuan hartuta, bi baldintza bete beharko dira: lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea eta, aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea. Bi baldintzen muga proiektuak jasotzeko unekoa da. Saria behin irabazi duen idazlea ezingo da berriz aurkeztu.
Ostean, Garazi Kamio Anduaga, Esti Martinez Diaz de Cerio eta Olatz Mitxelena Larreta idazleek osatutako epaimahaiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle irailaren 15a baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezakete epaimahaikoek.
Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin egin du deialdi berria, beste urtebetez euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz. Lehen aldiz 1998an antolatu zen eta Julen Gabiriak eskuratu zuen. Azkena, Ane Zubeldia hondarribiarra izan zen 'Datorren udan ez gara hemen biziko' ipuin bildumagatik. Argitaratzen, aldiz, hurrena Irati Irizar izango da 'Ilargi-kutsadura' proiektuarekin.
Aipatutako biez gain beste hainbat idazleri eman die plazara irteteko aukera, besteak beste Xabier Etxeberria, Fernando Morillo, Asel Luzarraga, Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Jon Martin, Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Uxue Apaolaza, Garazi Kamio, Goiatz Labandibar, Danele Sarriugarte, Kattalin Miner, Ekaitz Goienetxea, Miren Amuriza, Erika Elizari, Irati Goikoetxea, Maddi Ane Txoperena eta Olatz Mitxelena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.