Euskaldunek Israel-Palestina auziaren aurrean izandako bilakaera aztertzen duen proiektua hautatu du Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak Tene Mujikaren XIX. deialdiko saritu bezala. Orain urtebeteko epea izango dute ikerketa-lana gauzatu eta emaitza aurkezteko. Dena ondo bidean, laster aurkeztuko du Mikel Sotok Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektua. Orain arte kaleratutako azkena Alaitz Melgarren 'Josefa, Neskame' izan da.
Publicidad
Zehazki, 'Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean' du izenburua ikerlarien proiektuak eta bertan aztertu nahi dute euskal mugimendu abertzaleak («bere espresio politiko desberdinetan» aurreratzen dute) nola ikusi izan duen gatazka hori, Israelgo estatuaren sorreratik XX. mendearen azken hamarkadetara. «Arreta berezia eman nahi zaio kultur munduari; izan ere, hebreeraren biziberritzeak lilura eta jakin-min galantak sortu zituen garai bateko euskaltzaleen artean, baita kibbutz-en mugimenduak ere», aurreratu dute ohar bitartez.
Iñaki Sagarna (Deba, 1995) Historian graduatua eta masterduna da, eta ikerketak egiteko hainbat sari eta laguntza jaso ditu. Lander Aranberri (Deba, 1996) Zuzenbidean graduatua da, Abokatutzan eta Nazioarteko Ikasketetan masterduna, eta hainbat argitalpenetan nazioarteko gaietan kolaboratzen du.
Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek.
Iazko deialdian hautatu zuen Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak Sotoren 'Mirande: Herriminez, ezin-minez' egitasmoa. Bertan, duela ia 100 urte jaio eta orain dela mende erdi zendutako idazle paristarra eta haren obra hobeki ezagutzeko giltza batzuk eskaini nahi ditu: batetik, Bretainiarekin eta abertzale bretoiekin izandako harremanak ikertu, Miranderen bilakaeran funtsezkoak izan arren aski ezezagunak baitira euskaldunontzat; bestetik, Miranderen lan ezezagun batzuk topatzen saiatu, batik bat (baina ez soilik) bretoieraz idatziak; eta azkenik, Miranderen biografian hondarreko urteotan egin diren aurkikuntza guztiak bateratu, biografia osatu bat plazaratzeko, publiko zabalarentzat.
Bere iritziz «Mirande oso argi potentea da euskaldunontzat hain iluna izan zen XX. mendeko erdialdean eta, potente izateaz harago, Mirandek oso argi seduktorea irradiatzen» du eta haren bizitzari buruz «asko, gehiegi, dakigu» hari buruz, baina «ez dakigu» zer egin informazio horrekin. Hartara, ikerketa-ildo honekin «1948. urtean Telesforo Monzonen edota Jon Lostauren aurrean jeltzale, demokrata eta 'kristotar'» bezala aurkeztu eta «biolentoki aldatzear» den egileaz gehiago azaldu nahi du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Importante aviso de la AEMPS a los diabéticos
Las Provincias
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.