Secciones
Servicios
Destacamos
«Oso mutantea» izan den, izaten ari den, eta dirudienagatik izango den proiektuaren 'beste' urrats bat aurkeztu dute Ana Galarraga eta Pettik. Lehenik, emanaldia izan zen 'Frankenstein agurgarria', herriz herri hainbat hilabetez eraman dituena; orain disko-liburu bezala aurkeztu dute Elkarrek kaleratuta eta etorkizunari begira, atea irekita utzi zuten.
Literatura, musika, zientzia eta pentsamendutik abiatuta, funtsean gutun estruktura du proiektuak. «Victor Frankensteinek idatzitako gutun errezitatua da eta Mary Shelleyren figura aldarrikatzen da», laburtu zuen Galarragak. Atzean edo oinarrian dagoena 'nor da munstroa?' galdera dago. «Horrek eraman ninduen idaztera», gehitu zuen. Izan ere, liburua XIX. mendekoa bada eta erreferentziak ezberdinak badira, gaia pil-pilean dago bientzat: teknologiarekiko lilura baina ondorioekiko beldurra, Jainkoen pare jokatzeko gogoa, norena den ardura... «Liburua argitaratzeko unean elektrizitatea zena egun adimen artifiziala izan liteke», jarri zuten adibide modura. Hala, jokoa «egunera, gurera» ekartzea izan da bi sortzaileentzat.
Egileak: Ana Galarraga eta Petti.
Diskoetxea: Elkar.
Generoa: disko-liburua.
Orrialdeak: 60.
Prezioa: 19,95 euro.
Agerraldian Pettik zehaztu zuen bezala emaitza bezala disko-liburua eman duen emanaldiaren ernamuina 2022an (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astetik egindako eskari edo proposamena izan zen. «Kontzertu bat egiteko deitu zidaten eta oraindik deus finkorik ez bagenuen ere Ana [Galarraga] jada hasia zen gidoia lantzen». Pandemia garaian eskura zituen liburuak irakurtzeari ekin baitzion tartean Mary Shelleyren 'Frankenstein' eta «asmo garbirik gabe» oharrak hartzeari ekin zion. Une berean Pettiren 'Manipulazio estrategiak' diskoa entzunda loturak sortu zitzaizkion Galarragari. «Pettiri okurritu zitzaion. Aukera polita ikusi genuen zerbait berezia egiteko».
Lehen une hartatik izaera «oso mutantea» izan du ekimenak eta ia emanaldia emanaldi eraldatzen joan da eta etorkizunari begira atea irekita utzi dute. «Zeinek daki». 'Azken bertsio' dei daitekeen hori Galarragak egindako gidoiak eta kantuak nahasteaz gain ekarpen «itzelak, altxorrak» izan ditu. Batetik, Mari Luz Esteban poetak hitzaurrea egin du eta, bestetik, Miren Agur Meabek hitzostea. Lehenak «iruzkin oso mamitsuak» egin zizkien emanaldi batean amaieran eta hura disko-liburura eramaterakoan «zeresana zuela» iruditu zitzaien. Bigarrenari zuzenean eskatu zion Galarragak. «Emanaldien ostean, bisak eskatzen zizkiguten, eta ez da kontzertu bat eta orduan poesia bat errezitatzen nien, Miren Agurren [Meabe] 'Mary Shelley eta bere piano gardena'; berak izan behar zuen. Izotz puska batetik Victorrek egindako gogoeta zoragarriak bidali dizkigu», xehatu zuen. Aldi berean, kantuak entzun nahi dituenarentzat QR kodea gehitu dute «emanaldia zuzenean egiten den bezala osorik entzuteko», azaldu zuen Pettik.
Horrez gain biek Unai Aranak egindako azala goraipatu zuten. «Hiru kolore erabili ditu soilik -gorria, zuria eta beltza- eta gure emanaldietan oso presente dagoen bihotza, baina oso ondo harrapatu du. Kutsu performatibo hori ere».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Importante aviso de la AEMPS a los diabéticos
Las Provincias
Todo lo que necesitas saber del Rallye Festival Hoznayo
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.