Secciones
Servicios
Destacamos
Azkar, bizi-bizi, doaz Mikel Pagadiren (Villabona, 1974) pentsamenduak eta erritmo berean jarraituko du irakurleak idatzi duen lehen eleberrian, 'Bisita' (Elkar), kontatutako abentura surrealista, umore agorrezinetik sortutako «satira politikoa eta gauza fantastikoa», umorez eta kritikaz lepo betea, baititu. «Idazketa prozesua gertutik jarraitzea aberasgarria izan da, baina zoratzeko modukoa ere, bere burua miszelanoa delako, abiadura handian dabilelako», nabarmendu du Esti Vivanco idazleak agerraldian. Hitzaurrea egin du bilbotarrak eta bertan dioen bezala Pagadiren «burua obsesio eta maniaz josia» dago eta liburua «horren fruitu» da.
Abiapuntutik bertatik argi geratzen da surrealismo eta umorea direla protagonista nagusi, baina baita autokritika ere, eta gertakariak aitzakia hutsa direla «gure buruari, gure gauzei buruz hitz egiteko». Izan ere, Anoeta herriko Soroeta baserriaren pareko artasoroan, bertako seme Ilipontxoren eta aldameneko Anttonioren begi harrituen aurrean. Plater hegalari batek hartu du lur. «Ez Dakotan, ez Minnesotan». Hala, NASAn, Etxe Zurian edo munduko gobernu guztietan eratu ohi diren goi mailako bilerak eta krisi kabineteak oraingoan Eusko Jaurlaritzan ere sortuko dira. Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak moralejarik duen galdetuta, Pagadik azpiko mezua azaleratu du: «Gure kasa bagarela onak liatzeko gai, kristonak eta bi egiteko». Helburu horretarako kritika sozial fina eta agerikoa eta politikari ezagunen alter egoak, irakurleak argi identifikatuko dituenak, txertatu ditu.
Egilea: Mikel Pagadi.
Argitaletxea: Elkar.
Orrialdeak: 176.
Prezioa: 17 euro.
Pagadik azaldu duenez ideiaren ernamuina AEBetara egindako bisita batean datza. «Duela bi urte Las Vegasen ginen 'Herri txiki infernu handi' saioa grabatzeko eta komentatu nien handik gertu zela 51 area, hor daude OVNI eta bestelakoak». Dirudienez hainbesteko matraka eman zuen kotxea hartu eta hara joan zirela, nahiz eta hiru orduko bidea zen. «Han nintzen. Basamortu erdian, 45 gradutara, eta imajinatzen hasi nintzen gauza interesgarriak egon zitezkeela». Orduan, oso bere prozedura omen denari ekin zion, bere buruari audioak bidali ideiekin. Material hori esku artean, Villabonatik Anoetara egin ohi dituen paseoak baliatu zituen forma emateko eta hantxe, ikusitako zelai batean, osatu zuen irudia «51 areako artefaktu bat han jarrita».
Lehen unetik argi izan zuen formatua, «istorio kaleidoskopikoa» izango zela eta ez zela «bi pertsonaia edo tokitan» zentratuko, eta gidoigile bezala «eskaleta eta estruktura» azkar osatu zituen. Hori orrira, idatzita, eramateak ordea, denbora gehiago eskatu dio, «ia urtebete» eta bide orretan gehiago gozatu du idaztea zuzentzea baino. «Garatzen joan ahala atera dira hainbat kontu eta enpake bat daukala esango nuke. Oso zorrotzak gara», bota du umorez. Hala, mahaian alboan izan dituen Mendiguren zein Vivancorentzat. Lehenaz esan du «ideia zirriborro» bat besterik ez ziola komentatu eta lehen unetik esan ziola «bukatzeko. Denbora eman zidan». Hain zuzen, denbora alde horretatik orain arte telebistako programa ezberdinentzat gidoi ugari egin baditu ere -'Wazemank', 'Brinkola', 'Herri txiki infernu handi', etab.-, lana oso ezberdina izan dela azaldu du. Bigarrenari zuzenketan emandako laguntza eskertu dio, bertan sufritu baitu batik bat Pagadik. Azkenik, «engantxatzen» duela ere aitortu du eta ez du aterik itxi etorkizun batean bigarren liburu bat idazteari.
Zientzia fikzioa izanda, testuari «zilegitasuna» emate aldera zenbait teknika edo truko erabili ditu. Batetik, irakurleak hainbat erreferentzia aurkituko ditu, orain arte buruan zituen eta inoiz balio ez zizkioten datuak bezala. «Nire burua nahiko arraroa da. Kotxea non aparkatu dudan ahaztuko zait, baina esan diezazuket Waterlooko batailan ze lokatz zegoen lurrean eta zein ezpata erabili zuten. Edo amerikarrek zien hegazkin erabiltzen dituzten». Ufologiarekiko zaletasuna aspaldikoa du egileak aurkezpenean argi esan bezala, eta irakurleak nabarituko du. «».
Aurkeztutako liburua irakurle bezala «irakurri nahiko nukeen liburua» dela azaldu du. «Topikoa da, baina niri honelako generoa asko gustatzen zait, zientzia fikzioa, fantasia eta umorea nahasten dituena». Bidean zenbait lan izan ditu eredu, Max Brooksen 'World War Z' batik bat, buruan izanik eleberri laburra egin nahi zuela. «Ikuspegia oso interesgarria iruditu zitzaidan eta hori umorera ekarri nahi izan dut, benenoak eta perfumeak bezala formato txikian».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Importante aviso de la AEMPS a los diabéticos
Las Provincias
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.