DV
Donostia
Sábado, 28 de diciembre 2024, 13:37
Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia egin dute, Iñigo Muguruza musikaria gogoan. Helburua musikarien lanak sustatu eta laguntzea da. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, musika lanak grabatzeko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka deialdia diskoa grabatzeko eta argitaratzeko da.
Publicidad
Parte hartzaile bakoitzak ondorengo hauek aurkeztu behar ditu: egin nahi den lanaren lagin bat (gutxienez bi abestiko grabaketa), eta egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua.
Proiektuak 2025eko otsailaren 17ra arte bidal daitezke paradisuzinemabeka@elkar.eus helbdioe elektronikora edo Elkar Musikara (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna, Gipuzkoa).
Elkar Argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta Irratiak osatutako epaimahai batek aztertuko ditu jasotako proiektu guztiak eta erabakiko du irabazlea. Joana Barbier (EHZ Festibala), Andres Camio (Elkar Musika) eta Maia Muruaga (Antxeta irratia) izango dira epaimahaikide, eta irabazlearen izena 2025ko martxoan emango da ezagutzera.
Bekak 10.000 euroko balioa izango du: erdia Elkar estudioko orduetan emango da grabaketa eta edizio lanetarako, eta beste erdia argitalpen kostuak eta sustapena bideratzeko erabiliko da. Gainera, 2025ko EHZ Festibalean jotzeko aukera eskainiko zaio irabazleari.
Irabazleak urtebeteko epea izango du gehienez lan amaitua Elkar Argitaletxeari helarazteko eta epaimahaiaren onespena jasotzeko. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, gutxienez hamar kanta izan beharko ditu azken lanak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Todo lo que necesitas saber del Rallye Festival Hoznayo
El Diario Montañés
Importante aviso de la AEMPS a los diabéticos
Las Provincias
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.