Secciones
Servicios
Destacamos
Joseba Zubialde
Sábado, 27 de junio 2015, 18:18
Haurreskolak Partzuergoak Familiaren Eguna ospatu du Donostiako Eureka! Zientzia Museoan, 140 familia baino gehiagoren topagune bihurtuz. Bertan guraso eta haurrek hainbat jokotan ibiltzeko aukera izan dute Teatro Paraísok antolatutako bost gune desberdinetan banatuta.
Gune bakoitza artista garaikide bati eskainita dago, dio Pilar López elkarteko kideak. Museoko Da Vinci aretoan euritakoen basoa, konfeti-itsasoa, kuxin mendia, ogi birrindutako marrazketa lekua eta soka elastikozko armiarma-sarea ezarri dituzte familien gozamenerako. Bost gune hauetan haur eta gurasoek beraien eskuekin artista hauen obrak manipulatzea eta aldatzea da helburua. Ikuslearen parte-hartzea bilatzen dugu eta harreman horretatik beste zerbait sortzea, obra berri bat.
Gaurkoa Haurreskolak Partzuergoak antolatutako Familien Eguna festaren bigarren edizioa da. Hainbat jokotaz gozatzeaz gain, gurasoek María Prado irakasle eta psikopedagogoaren hitzaldia entzuteko aukera ere izan dute. Bertan haurraren pertzepzioaz, nahietaz eta eskolaren paperaz aritu da. Hitzaldia patzuergoaren Youtubeko kanalean egongo da eskuragai.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.