Borrar
Lehenengo hamar sailkatuak: Ezkerretik eskubira eta goitik behera: Gayubo, Rodriguez, Alonso, Gonzalez eta Cenoz; Eceiza, De la Caba, Amutio, Garaigordobil eta Hernandez UPV/EHU
UPV/EHUko hamabi zientzialari, CSICen 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen sailkapenean

UPV/EHUko hamabi zientzialari, CSICen 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen sailkapenean

Sailkapenak Estatu osoko emakumezko zientzialarien 11.016 profil biltzen ditu eta haietako 233 dira Euskal Herriko Unibertsitatekoak

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 23 de febrero 2025, 20:33

Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak (CSIC) Emakume Ikerlarien Sailkapena eguneratu du eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ordezkaritza zabala izan du. Edizio honetan sartu diren 11.016 emakumezko ikerlarietatik (zerrenda otsailaren 8an prestatu zen), 233 dira UPV/EHUkoak, eta horietako 12 daude, gainera, zerrendako lehen 500 postuetan: Ana González Pinto (Psikiatria) 99. postuan; Maite Garaigordobil (Psikologia) 101. postua; Jasone Cenoz (Hezkuntza) 106. postuan; Carmen Pérez Rodrigo (Nutrizioa) 139. postuan; Ana G. Gayubo (Ingeniaritza Kimikoa) 186. postuan; Rosa M. Hernández (Farmazia) 206. postuan; Alicia Alonso (Biokimika) 211. postuan; Arantxa Eceiza (Ingeniaritza Kimikoa) 262. postuan; Maider Amutio (Ingeniaritza Kimikoa) 306. postuan; Koro de la Caba (Ingeniaritza Kimikoa) 383. postuan; Alicia Rodríguez Gascón (Farmazia) 416. postuan; eta Valentina Zhukova (Polimeroak) 474. postuan.

Emakume ikerlarien sailkapenaren helburua da emakumeek zientzia arloan egiten duten lanaren ikusgarritasuna handitzea eta zientzia irekia sustatzea. Zerrenda Estatuan eta kanpoan lan egiten duten eta Google Scholar/Google Académico datu-basean erregistratuta dauden Espainiako emakumezko ikerlarien zientzialari profilak kontuan hartuta prestatzen da eta Estatuko eta nazioarteko 450 erakunde baino gehiagotako 11.016 ikerlari jasotzen ditu. Hala, ikerlarien kopurua erakundeen arabera kontuan hartzen bada, CSIC da ordezkaritza gehien duena, ikerlarien 1.000 profilekin. Aldiz, UPV/EHU, 233 profilekin, hamargarren postuan dago eta bederatzigarrena litzateke unibertsitateak bakarrik kontuan hartuz gero.

Sailkapenak, alde batetik, ikerlariak h indizearen arabera ordenatzen ditu. Aipatutako indizeak produktibitatea eta argitalpenetako aipuen inpaktua neurtzen ditu; eta, bestetik, jasotako aipu kopurua neurtzen du. Sailkapenean gehitu ahal izateko, aurtengo edizioan, ikerlariek ORCID (Open Researcher and Contributor ID) identifikatzaile pertsonala izan behar zuten Google Scholarreko profilean, eta gutxienez 14ko h indizea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco UPV/EHUko hamabi zientzialari, CSICen 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen sailkapenean