Borrar
Kareletik

Inoiz ez arte!

Tamaina honetako astakeriak esaten dituztenei boikota egin beharko litzaieke

Miércoles, 21 de mayo 2025, 02:00

Inoiz ez arte» esanez utzi zituen Andrés Calamaro (Buenos Aires, 1961) abeslari eta musikariak bere jarrai- tzaileak aho bete hortzekin, aurreko larunbatean Arena Cañaveralejon (Cali, Kolonbia) ematen ari zen kontzertuan, ba- tbatean kantatzeari utzi eta perla hau bota zienean: «Barkatu baina ezeztatuta eta blokeatuta zaudete: inoiz ez arte!».

Nork egin diezaiokeen huts bere entzulegoari modu horretan, horixe galdera. Egiaren jabe dela uste duen handinahikoren batek edo bere fan edo jarrai- tzaileek eskaintza artistikoagatik bakarrik hautatzen dutela uste duen inozoak.

Ezagunak dira Calamaroren zezenketen aldeko aldarriak. Baita ere zezenketen aurka daudenen kontra egin izan dituen adierazpen umiliagarriak eta amorruz zipriztinduak. Lau Grammy sari irabazitako (3 rock abestirik onenagatik eta 1 pop/rock albumik onenagatik) musikariak aho bilorik gabe eraso izan die animalistei koldarrak direla edo haur indarkeria doilorra erabiltzen dutela salatuz, erruki-mantu gezurtia zabaltzen dutela adieraziz, edo berekoikeria barkaezina eta jende umilaren eskubideekiko destaina ezkutatzen dutela esanez. Argi dago hiztegi batua erabiltzen duela musikari aho beroak.

Jarraitzaileak kontzerturik gabe utzi ostean ere, bere Instagram kontuan esan du ez dakiela zezenketak gehiengo batek defendatzen ote dituen Kolonbian, baina literatura ere gutxiengo batek irakur- tzen duela eta, horregatik, ez direla liburutegiak erretzen.

Tamaina honetako astakeriak esaten dituzten pertsonei eta, batez ere, artistei, boikota egin beharko litzaieke. Arte diziplina batean ibilbidea egina izateak ez baitu edozer esateko eskubidea ematen. Alta, plazarik ere ez lukete izan behar.

Bere jarraitzaileek jakingo dute ordaindu zuten kontzertua bertan behera utzi izanagatik barkatuko dioten edo ez. Bere jarraitzaileek erabakiko dute tauromakiaren inguruan zabaldu dituen ideiak eta artista bezala duen balioa bereizten jarraituko duten edo ez. Barkaezina da, ordea, ahoak eta gogoak ematen diona esateko eta egiteko bere buruari esleitu dion eskuduntzaren aurrean gainontzekook, isilik gelditu eta, men egiten jarraitzea.

Pertsona eta herritar bezala gutxieneko etika eta errespeturik erakusten ez duten eta jainkokeriaz janzten diren artistei betoa jartzeko modua izan beharko lukete ikus-entzuleek. Euren esku dago, guztionean, egia esan. Ideien gainetik dagoelako herritartasuna eta duintasuna. Baita jakintza eta errespetua ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inoiz ez arte!