Joseba Zubialde
Viernes, 28 de agosto 2015, 17:32
Urtero bezala, hurrengo astelehenean Donostiako Abuztuak 31 kaleak bere argiak itzaliko ditu eta milaka kandelak argiztatuko dute kalea, hiriak 1813. urtean jasandako sutea gogoratzeko. Hori da egun horretako ekitaldirik nabarmenena, armada frantses eta ingelesaren arteko borroka birsortu ostean.
Publicidad
Aurtengo oroitzapen ekintzekin batera Amaia Bontigui donostiarra omenduko dute antolatzaileek, pasa den uztailean hil zena. Bera izan zen orain dela 45 urte Abuztuak 31 kalean kandelak jartzearen bultzatzaile, baita 1813ko Donostiako suteak eragindako suntsiketa gogora ekartzeko ekintzena ere.
Bontiguirekin batera, Kañoietan elkarteak, Abuztuak 31eko ekintzen antolatzaileak, Easo Koroa eta Eskola Taldea omenduko ditu. Horrela aditzera eman du ostiral honetan elkarteko presidente Gabriel Otegik Donostiako udaletxean Abuztuak 31rako antolatu diren ekintzen aurkezpenean. Bertan, Otegirekin batera, Miren Azkarate Donostiako Udaleko kultura zinegotzia, Odon Elorza Casino Kursaalekoa, Mikel Arredondo La Bretxako gerentea eta José Luis Molinuevo Kañoietako kidea egon dira.
Aurtengo berrritasun nabarmenenak bi izango dira. Lehengoa abuztuaren 30an izango da, Donostia Santa Maria Basilikan, arratsaldeko 18:30ean. Bertan pantaila erraldoi bat jarriko da eta pelikula bat ikusteko aukera izango dugu, non Donostia sutea baino lehen nolakoa zen ikusiko dugun, azaldu du Molinuevok. Era berean, 3Dko betaurreko batzuen bidez Donostia zerutik ikusteko aukera ere egongo da , esperientzia ikaragarria.
Bestalde, Donostiako hartzea birsortzeko orduan bigarren eraso bat egingo da Donostiako Konstituzio Plazan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Importante aviso de la AEMPS a los diabéticos
Las Provincias
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.