Borrar
Amets Ibero.
«Parte-hartzearen aktibazioa espero dugu Euskaraldi honetan»

Amets Ibero

Bagera Elkarteko kudeaketa eta koordinazio arduraduna
«Parte-hartzearen aktibazioa espero dugu Euskaraldi honetan»

A G.

Martes, 13 de mayo 2025, 02:00

1991. urtetik Bagera Elkartea euskararen sustapenean murgilduta dago murgilduta. Donostiako Euskalzaleen Elkartea da eta Amets Ibero presidenteak azaltzen digu nola ikusten duten Euskaraldia Bageratik.

– Zein da euskararen egoera Donostian?

– Elkarte bezala nahiko kezkagarriak iruditzen zaizkigu datuak. Ulermen aldetik ez dira txarrak, baina erabileraren datuak espero genituenak baino txarragoak dira. Erabilera behera dijoa eta batez ere gazteengan nabarmena da.

– Zergatik gertatzen da hori nerabezaroan?

– Geroz eta gehiago ikasten da euskara ikastoletan baina 14 urte horietan dauzkaten 'inputak' erderazkoak dira. Horrela, bere inguruak erabat erdalduntzen dira.

– Aurrerapausoak eman dira 2018. urtean Euskaraldia hasi zenetik?

– Lehen edizioa ilusioz hartu zuen jendeak, berrikuntza bat zelako. Gero pandemian bertan tokatu ziren hurrengoak eta beherakada nabarmena egon zen. Baina ahobizi eta belarriprest hitzak sartu ziren denon hiztegietan. Aurtengo Euskaraldiarekin parte-hartzearen aktibazio bat egotea espero dugu.

– Tresna potentea bihurtzen ari da Euskaraldia euskaraz bizi-tzearen helburu horren bila?

– Ez dakit tresna potentea den, baina bai espero dugu ariketa sozial bat izatea eta herritarrak konzientziatzea lortzea. Euskaraldiak 11 egun ditu eta espero dugu euskara erdigunean jar-tzea eta hau jarraipen bat izatea.

– Aldaketa soziala iristen ari da Euskal Herrira. Nola jokatu behar da etorkinekin beraiek ere mundu euskaldun batean sartzeko?

– Gure gizartea aldatzen ari da. Aniztasuna geroz eta handiagoa da eta hau geratzeko etorri da. Euskalgintzatik heldu behar diogu horri eta jakin behar dugu nola erantzun. Etortzen direnei harrera bat eman behar zaie eta harrera horretan azaldu behar zaie gazteleraz gain hizkuntza ofizial bat dagoela, euskara dela. Nik uste dut hori dela gure erronka, harrera horretan hizkuntza sartzea faktore garrantzitsu bat bezala.

– Aukera polita da Euskaraldia etorkinei euskara hurbiltzeko?

– Bai. Euskaraldiak agerikotasuna ematen dio euskarari. Ikusterakoan galdetuko dute, interesa sortuko zaie eta hurrengo edizioetan belarriprest edo ahobizi izango dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Parte-hartzearen aktibazioa espero dugu Euskaraldi honetan»