Larraul
Bere arima gordez, teknologia berriekin egokitu da Larraulgo EkomuseoaLarraul
Bere arima gordez, teknologia berriekin egokitu da Larraulgo EkomuseoaLarraul
Viernes, 16 de mayo 2025, 20:09
Ekomuseoko ateak gurutzatzea baserritarren bizimoduan murgiltzea da, duela ia mende erdira arte landa eremuko herrietara atzera egitea. Museoak zuen arima eta xarma mantenduz, teknologia berriekin egokitu da Larraulgo Ekomuseoak. Herriko historia eta bizimodua kontatzen du, Gipuzkoako landa ingurunekoa ere badena. Ostiralean aurkezpen ofiziala egin zen, Larraulgo Udaleko, Tolosaldeko Mankomunitateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin, eta hainbat herritarren presentziarekin.
Publicidad
Ekomuseora sartzerakoan ikusten den lehenengo irudiak argi azaltzen du bere izaera: auzolana. 1998an herritarrek donazioan emandako piezekin abiatu zen proiektua museo etnografiko bezala eta hamarkada bat geroago herritarrek osatutako Dina-7 kultur elkarteak hartu zuen dinamizazioaren ardura. Tailerrak, bisita gidatuak eta garai bateko ohitura eta bizimoduak ezagutzera emateko egitasmoak jarri zituzten martxan.
«Hasiera oso zaila izan zen», aitortu zuen Koldo Jauregi, museoko sustatzaile nagusietako batek. Atzo beraiek egindako lana balioan jarri nahi izan zuten. Horrela, piezak dohaintzan eman dituzten zein bideoetan parte hartu duten herritarrei oroigarri bana eman zieten, Mirari Dorronsoro artistak eta herriko kultur teknikariak diseinatua.
Azken urteetan, bera arduratu da museoa erakusteaz. Orain, jatorrizko pieza eta antolaketa mantenduz, teknologia berriei esker eskaintza zabaldu eta eguneratu dute. Izan ere, museoa bisitatzeko aukera mugatua zen eta digitalizazioari esker, hemendik aurrera modu autonomoan bisitatzeko aukera egongo da. Internet bidez egin beharko da erreserba eta interesatuek Ekomuseora sartzeko kode bat jasoko dute. Behin bertan, ateko sarrailan kodea sartu eta ordubete izango dute bisita egiteko.
Piezak bertatik bertara ikusteaz gain, pantailen bidez jasoko dira azalpenak. Horretarako, zein herritarrak beraiek baino hobe beraien etxeetan zituzten piezak eta horien xehetasunak azaltzeko. Gune ezberdinetan banatuta daude azalpenak: baserriko lanak, etxeko bizimodua, herremintak, jokoak, tradizioak, eliza... Guztia azaltzeko herritarrekin bideoak grabatu dira. Lau pantailatan erakutsiko dira bideoak. Azalpenak euskaraz daude, gaztelera eta ingelesez azpititulatuak. «Larraulen nola bizi zen, nondik gatozen eta zergatik garen bezelakoak erakusten du», laburtu zuen Maite Arana alkateak.
Publicidad
Eraberritzea Tolosaldeko Turismo Jasangarriaren Planaren baitan egin da, Euskadiko Helmugako turismo-jasangarritasuneko lurralde-planaren barruan kokatua, eta Europar Batasuneko Next Generation Funtsen bidez finantziatu da. Museoaren digitalizazioa borobiltzeko, webgune berri bat sortu da, museoaren iruditeria berriarekin bat egiten duena. Bertan Ekomuseorako erreserbak erosi ahal izango dira. Museoa asteartetik igandera bisitatzeko aukera egongo da, 10:00etatik 19:00etara. Larraulera gerturatu ziren erakundeetako ordezkariek Koldo Jauregi eta Pili Otaegiren eskutik jaso zituzten azalpenak aurkezpen ekitaldiaren ondoren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.