Secciones
Servicios
Destacamos
NUÑEZ
LARRAUL.
Jueves, 12 de julio 2018, 00:29
Maddi Etxeberria Otaegi larrauldarrak 'Zein usain dute oroitzapenek?' bere lehen liburua argitaratu zuen joan den ekainean, eta herrikideen aurrean aurkeztu du orain gutxi udal liburutegian. Jon Miranda kazetariak egindako elkarrizketan oinarritu zen aurkezpena, baina herritarrek ere galderak egiteko aukera aprobetxatu zuten.
Liburuak harrera ona izan du, eta liburu-denda batzuetan agortu ere egin dela esan zuen. Azaldu zuenez, azken hilabeteetako gauza izan da argitalpena. «Urtarrilean amaitu nuen liburua idazten, eta otsailean etxekoei erakutsi eta argitaletxeetara bidaltzea pentsatu genuen. Larunbat batean bidali nuen testuaren zati bat eta astelehenean erantzun zidaten. Aste horretan bertan eman zidaten baiezkoa», gogoratu zuen.
Istorioa Gaia gazteak Ingalaterratik bere lagun Heleni bidaltzen dizkion laurogeitik gora gutunek osatzen dute, gai ezberdinak lantzen dituztenak. «Liburuaren ehuneko 80a bi inspirazio unetan idatzi nuen, joan zen urteko ekainean eta azaroan. Kasualitatez unibertsitateko azterketa garaian, lan gehien neukan garaian. Idaztea ihesbide modura erabiltzen nuen. Gasteizko Armentia parkera joaten nintzen eta ilundu arte idazten nuen zuhaizpean», adierazi zuen.
Etxeberria oso gaztetan hasi zen idazten eta hau bere lehen eleberria bada ere Aiztondo Gutun Lehiaketa edota Urruzunotarrak saria irabazia ditu, eta bertsolaritzan zein musikan ere aritu izan da Lorratzak taldearekin. Hurrengoa buruan du. «Dokumentatu egin behar dut, bi garai historikotan idatzi nahi dudalako. Baina argi daukat, lehen pertsonan izango dela hurrengoa ere».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Todo lo que necesitas saber del Rallye Festival Hoznayo
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.