Borrar

Tolosaldea

Txalburu eta Mendigain eskolen esperientzian oinarritutako liburua aurkeztuko da larunbat honetan

sco Tonucci pedagogo italiarraren '100 lengoaia, 11 esperientzia' proiektua gauzatu dute hainbat urtetan bi eskolek

Amaia Núñez

Tolosaldea

Jueves, 15 de mayo 2025, 20:44

sco Tonucci pedagogo italiarrak egonaldia egingo du egun hauetan eskualdean. '100 lengoaia, 11 esperientzia' izeneko proiektua izango du ardatz eta, horren baitan, Abaltzisketako Txalburu eta Zizurkilgo Mendigain eskoletan hainbat ekintza antolatu dituzte.

Izan ere, bi eskolek pedagogo italiarraren proposamenari eutsi eta '100 lengoaia, 11 esperientzia' proiektua martxan jarri zuten duela hamarkada bat baino gehiago. Tonuccik barne mailako formazioak eskainiko ditu egun hauetan ikastetxeetako irakasleei zuzenduta, baina, aldi berean, herritarrekin ere elkarbanatu nahi izan dute berak sortutako pedagogía proiektua gertutik ezagutzeko aukera.

Horrela, ostegun arratsaldean, 'Otra escuela es necesaria. Otra escuela es posible' izenburuko hitzaldia eskaini zuen Abaltzisketako Goibegi aretoan sco Tonuccik. Bertan, bere hezkuntza proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen, haurrentzako espazio inklusibo eta lagunkoiagoak izatea defendatzen duena.

Liburu aurkezpena

Era berean, larunbatean, Txalburu zein San Millan eskolen esperientzian oinarrituta Elena Laiz Sasiainek argitaratu duen '100 lengoaia, 11 esperientzia' liburua aurkeztuko da Zizurkilgo Mendigain eskolan 10:30etik 12:30era. Bertan, Tonuccik berak ere parte hartuko du.

Txalburu eta Mendigain eskolak 'Escuelas de la convención (de los derechos de la infancia)' deitutako sareko kide dira. Proiektuan murgildu zirenetik, sco Tonucci bidelagun izan dute. Hiru aldiz eduki dute berarekin aurrez-aurre egoteko aukera eta, beste hamaika alditan ere egon dira harremanetan berarekin pantailaren beste aldetik, aholkuak, formazioak eta abar jasotzen. «Urte hauetan, 'ia ezinezkoa' zirudien aldaketa filosofiko, metodologiko eta pedagogikoa bizitzeko aukera izan dugu bertako maisu-maistrok, ikasleek, familiek eta herriek», diote Tonucciren proiektuaren eredu bihurtu diren eskoletako komunitateko kideek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txalburu eta Mendigain eskolen esperientzian oinarritutako liburua aurkeztuko da larunbat honetan