Borrar
Luis Fernández Castellók (klarinetea), David Apellánizek (biolontxeloa), Carlos Apellánizek (pianoa) osatutako hirukoteak eskeiniko du azken kontzertua abuztuaren 30ean Quintanilla Erriberabeitian.

Musika Hamabostaldiak sei kontzertu eskainiko ditu Araban

Emanaldiak Artziniegan, Sarrian, Lagranen, Eltziegon, Zalduondon eta Quintanilla Erriberabeitian izango dira

I. Altuna

Donostia

Jueves, 25 de julio 2024, 17:27

Donostiako Musika Hamabostaldiak edizio honetan Donostiatik kanpo hainbat kontzertu antolatu ditu. Horietatik sei Araban izango dira, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailarekin elkarlanean, Arabako Musika Klasikoaren zikloaren baitan. Lankidetza hau 2011z geroztik gauzatzen da, musika klasikoa lurraldeko hainbat herritara eramateako helburuarekin. Oro har, ziklo honek, kontzertuen kalitate eta aniztasunari esker, oso harrera ona izaten du ikus-entzuleen artean.

Aurtengo edizioan sei kontzertu eskainiko dira abuztuan zehar, Arabako kuadrilletan banatuta, Artziniegan, Sarrian, Lagranen, Eltziegon, Zalduondon eta Quintanilla Erriberabeitian.

Ander Perrino kontrabaxuak eta German Ormazabal pianistak osatutako duoak inauguratuko du zikloa Artziniegan, abuztuaren 3an. Elkarrekin interpretatuko dituzte Bach, Hertl, Rachmaninov eta Lorca-ren lanak.

Hurrengo astean, hilaren 11n, Fauré, Massenet, Poulenc, Berlioz, Bottesini, Brahms eta Pfitzner-en lanak entzungo dira Sarrian, berriz ere Ormazabalen eskutik, baina oraingoan Maite Arruabarrena eta Rebekka Riedel artista talentudunekin batera

Haien ondoren, Dianto Reed Quintet jardungo da, eta Pour la postérité. Stravinsky y Picasso en París izeneko bere programa interpretatuko du, Lagrango elizan abuztuaren 20an.

Zikloa Arabako Errioxara ere iritsiko da abuztuaren 25an: La Guirlande taldeak Bach and sons aurkeztuko du Eltziegon, txirularako eta obbligato klaberako sonatak Bach-tarren egongelan.

Kontzertuak abuztuko azken astean amaituko dira. Honela 27an, asteartea, Zalduondon, Pepe Viyuela aktoreak Los Milagros de Nuestra Señora errezitatuko du bertaratutakoen gozamenerako, Sara Aguedaren harpa zaharraren konpasean. Azkenik, Luis Fernández Castelló, David Apellániz eta Carlos Apellániz arduratuko dira programari amaiera bikaina emateaz. Hirukoteak, zeinak jada 2022ko edizioan parte hartu baitzuen, zikloa itxiko du À la française programarekin, Quintanilla Erriberabeitia, hilaren 30ean.

Sarrera doan da, tokiak bete arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika Hamabostaldiak sei kontzertu eskainiko ditu Araban

Musika Hamabostaldiak sei kontzertu eskainiko ditu Araban