Alprojaren emanaldietarako sarrerak, bihar

Viernes, 3 de septiembre 2021, 00:11

Jakina da aurten ere ez dela Euskal Jai egunik izango eta ondorioz egun horretan ekitaldirik ez dela egongo. Hala ere, Alproja taldeak bere ohiturarekin jarraituz, emanaldia prestatu du, baina ez hilaren 9rako, 11rako baizik, larunbata, eta ez Munoan, Lizardi kultur aretoan baizik. Aforo mugatua dela eta, bi emanaldi eskainiko ditu, lehena goizeko 10:30ean eta bigarrena 12:15ean, bakoitza 300 ikuslerentzat. Sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira, bihar bertan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Musika plazan (2 sarrera pertsonako). Eskainiko duten emanaldiak 'Etxejabetuak' izenburua du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad