ANTXON ETXEBERRIA
zarautz.
Viernes, 3 de septiembre 2021, 00:05
Gaur gauean, 22:00etan hasita, Modelo aretoan, Bertsolari Gazteen XLV. Lizardi Sariaren finala jokatuko da. Sei bertsolari igoko dira taulara; pasa den ostegun eta ostiraleko kanporaketetan Aitor Servier bertsolari baionarra eta Txaber Altube durangarra nagusitu ziren eta biek zuzeneko txartela lortu zuten finalerako. Hauekin batera, beste lau puntuazio onenak Sarai Robles, Andoni Mujika, Aitor Zubikarai eta Ekhine Zapiainek lortu zituzten. Gaurko saioa zuzenean entzuteko, sarrera 3 euro ordaindu beharko dira.
Publicidad
Bestalde, bihar, larunbata, goizeko 11:30etik aurrera, baita ere Modelo aretoan, XXXIII. Aurresku Txapelketa izango da. Guztira 15 dantzarik eman dute izena, horietatik 5 Legazpikoak, beste hainbeste Elgoibarkoak, 3 Lezokoak eta bi Oiartzungoak. Guztien izenak eta jatorria, ondorengoa: Olatz Azkue (Lezo), Maddalen Oñaederra (Elgoibar), Iker Belintxon (Lezo), Endika Osa (Lezo), Nahia Lopez (Legazpi), Jone Gil (Elgoibar), Katerin Artola (Oiartzun), Markel Goenaga (Elgoibar), Mattin Etxebeste (Oiartzun), Maider Encina (Legazpi), Jon Etxeberria (Elgoibar), Irati Olaizola (Legazpi), Eneko Etxaniz (Elgoibar), eta Idoia Narbaiza (Legazpi).
Txapelketa honetarako gonbidapenak Modeloko leihatilan eskuratu ahal izango dira emanaldiahasi baina ordubete lehenago. Gehienez, pertsonako 4 gonbidapen eskuratzeko aukera izango da.
Jakinarazi ere, asteazkeanean izan zen Trikitilari Gazteen Txapelketaren irabazleak, Irati Arzelus eta Mirari Plazaola izan zirela, lehen sailkatuak Lazkao eta Arrasatekoak eta, bigarren sailkatuak, Araitz Etxaniz eta Anaitz Alberdi, Azkoitia eta Azpeitiakoak.
Txapelketen egitarauarekin bukatzeko, irailaren 6an, astelehena, 19:00etan, Modelo aretoan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa iragartzen da. Guztira 11 bikote agertzen dira eta izena eman dutenen artean, Azpeitia, Legazpi, Lezo, Bergara, Sopela, Itziar eta beste hainbat lekuetatik etorriko diren dantzariak agertzen dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.