Borrar
Josune Ormeño ardi-gazta erruloarekin. D'ELIKATUZ
Ordiziako Azoka

Ardi-gazta erruloa eta izeia, abenduko lehen feriako berritasunak

Gabonei begirako eskaintza handitu egin da, Astigoxok propio prestatutako gailetekin

Tere Madinabeitia

Ordizia.

Jueves, 5 de diciembre 2024, 01:00

Abenduan sartzearekin batera, Gabonak geroz eta gertuago sumatzen dira Ordiziako feriako eskaintzan. Pazko loreak duela aste pare bat iritsi ziren, asteazken honetan lehen izeiak ikusi ziren, eta gozo kontuetan ere izan ziren berritasunak. Abenduko lehen feriak emandako batzuk dira horiek, hotzarekin batera, goiza nahiko hotza izan zelako.

Tenperatura kontuekin batera, gaztaren atalak ere eman zuen zeresana, ardi esnearekin egindako gazta errulo forman saltzen hasi direlako Itziar Etxeberria eta Josune Ormeño. Orain arte ahuntz-gazta erruloa zen ezagunena, baina dirudienez, ardi gaztarenak ere badu tokia gastronomiaren munduan. Hau ere, ahuntzarena bezala, zuria, biguna, koipetsua eta zaporez leuna da, eta igurtzita eta labean urtuta jateko oso aproposa. Arabako artzain batek egindakoa da Etxeberriaren eta Ormeñoren postuan salgai dutena, eta kiloa 19,50 euroan dute. Gazta-zaleek gustura hartu duten proposamena, ia zalantzarik gabe.

Gabonei begira jarrita, izeiak aipatu behar dira. Mikel Lasak zituen salgai, normandiar motakoak eta sustrairik gabeak, bakoitza 25 euroan. Azken urteetan ez omen dira asko saltzen, baina aurten ere ohiturari eutsi dio, behintzat,, beti dagoelako erosleren bat.

Gozo kontuak ere ohikoak dira Gabonetan, ondo daki hori Astigoxo postuko Susanne Klemmek gozogileak. Horregatik, data horiei begira kaxa berezi batzuk prestatu ditu, dozena bat gaileta handiz beteta, eta 12 euroan jarri ditu salgai.

Berritasun gehiago ere izan ziren, fruten atalean, hain zuzen. Gabiriako Jose Antonio Elosegik Imperial motako madaria aurkeztu zuen, negu garaikoa, eta egosita jateko, aproposa. Kiloa 3 euroan jarri zuen. Laranjak ere iritsi dira Garagartza plazara, Uliako Labeak elkarteko kideek Alacantetik zuzenean ekarrita. Kiloa 2,40 euroan jarri zuten salgai.

Perretxikoetan berririk ez zen izan, baina zer erosi, bai, Lasa eta Barcinarenenean: 84 kilo onddo (20- 40 euroan kiloa), 35 kilo niskalo (10-20 euro) eta 25 kilo mendiko angula (18-20 euro).

Bitxikerien atalean, azkenik, Maria Jesus Oriak kuia erraldoi bat jarri zuen salgai. Mota ezezagunekoa, barruko haziak eta bestelakoak garbitu eta gero, 21 kilo pisatu zituen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ardi-gazta erruloa eta izeia, abenduko lehen feriako berritasunak

Ardi-gazta erruloa eta izeia, abenduko lehen feriako berritasunak