Borrar
Ane Zuazubiskar, Leire Murua Osinalde elkarteko kidearekin. A.B.
Gabiria

Ane Zuazubiskar garaile Osinalde sarian

Bertsolari gazteen txapelketa larunbatean jokatu zen berriro Gabirian

ARANTZAZU BAZTARRIKA

gabiriA.

Martes, 26 de abril 2022, 00:05

Osinalde sariketa, berriro, Osinalde elkartera itzuli zen lehengo larunbatean. Saio horretan, Argi Berri, Aztiria Bat eta Osinberde sariketetan gailendu ziren bertsolariak aritu ziren kantuan: Xabat Illarregi leitzarra, Oihana Arana eskoriatzarra, Aitor Tatiegi oñatiarra, Ane Zuazubiskar arrasatearra, Unai Izagirre azkoitiarra eta Aner Peritz zarauztarra. Gai jartzaile Jokin Murua gabiriarra ibili zen.

Saio beroa izan zen, bai Osinalde elkarteak sortzen duen giroagatik, bai bertsolariek eman zuten erakustaldiagatik ere. Ikusleen artean behin eta berriz entzuten zen maila itzeleko bertsolarien saioa zela. Izan ere, umorea alde batera utzi gabe ariketa ezberdinetan publikoari zer pentsatua eman eta bestelako sentimenduak lorarazi zizkieten, eta sari moduan denek ala denek ere txalo zaparradak jaso zituzten.

Gozatuak gozatu, lehiaketa izaki, norbait gailendu behar, eta bai epaimahaia eta bai publikoa ados egon ziren oraingoan. Ikusleen saritua eta epaimahaikideen balorazioaren arabera lehengoa Ane Zuazubiskar izan zen. Bigarren postuan, eta era berean bertso onena bota zuena, berriz, Aner Peritz izan zen. Garaikur guztiak inguruko artisauek eginak ziren, zehazki Pott Keramikak eta Lumak. Dena den, beste bertsolariak ere ez ziren esku hutsik joan etxera, guztiek jaso baitzuten Baztarrika gaztandegiko gazta bana.

Bestalde, bertaratutakoek ere sariak jasotzeko aukera izan zuten, errifak erosita herriko jatetxeetan afariak irabazteko aukera izan baitzuten. Korta jatetxean bi afariren irabazlea 316 zenbakiduna izan zen, Gabiriako Ostatuan bi afariren irabazlea 1.032 zenbakiduna, eta Aztiria Erretegian beste bi afariren irabazlea 904 zenbakiduna.

Osinalde sariketa hau L. edizioa izan bazen ere, gaien bat edo beste kenduta ez zen aparteko ezer egin zenbaki borobil hori nabarmentzeko, antolatzaileek adierazi bezala zerbait berezia antolatzen ari baitira irailaren 17rako. Hala ere, ez dute erronka makala, Zuazubiskar irabazleak bere agurrean argi adierazi baitzuen: egindakoa mantenduz baina berrituz egin behar dela bidea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ane Zuazubiskar garaile Osinalde sarian

Ane Zuazubiskar garaile Osinalde sarian