Borrar
Argizaiola-ren 43. edizioaren garailearen, Imanol Zubiaurreren, argazkia Imanol Zubiaurre

Argizaiola lehiaketan aurkeztutako lanak, Donostian

Apirilaren 30era arte ikus ahal izango dira Gipuzkoako Argazkilari elkartearen egoitzan

I. A.

Donostia

Sábado, 20 de abril 2024, 17:00

Argizaiola lehiaketara aurkeztu ziren argazkiak biltzen dituen erakusketa Gipuzkoako Argazkilari elkatearen egoitzan (San Juan kalea, 24) ikus daitezke apirilaren 30era arte. Euskal Herriko Argazkilari elkarteen federazioak sustatzen duen lehiaketak 43. edizioa ospatu zuen 2023an, eta bertara aurkeztu ziren irudi onenak bildu dira.

'Lehiaketen lehiaketa' izenez ere ezaguna da Argizaiola. Izan ere, elkarteak urtean zehar babestutako lehiaketetan sarituak izan diren Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko zein Iparraldeko argazkilariek gonbidapenez parte hartzen dute. Azken edizioan aukeratu ziren argazki lehiaketak hauek izan ziren: Nikolas Lekuona (Ordizia), Beasaingo Hiria + Igartza Saria, Tolosa Herria, Zumaia Hiria, Bergara Hiria, Legazpi Hiria, Indalecio Ojanguren (Eibar), Irun Hiria, Photoka Saria (Gernika-Lumo), Ramón Serrás (Zarautz), Lux Splendida (Vitoria-Gasteiz), UK Foto (Sopela) eta Nazioarteko Gipuzkoa Saria (Donostia), Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolatzen duena.

Juan Armentia Euskadiko Argazki Elkarteen Federazioko presidenteak azaldu zuenez, aurtengo edizinoan beste bi lehiaketa gehituko dira, eta horrek «zaildu» egingo du azkenengo epaia. Lehengo urtean eginiko Argizaiola-ren 43. edizioaren garailea Imanol Zubiaurre argazkilaria izan zen eta bi akzesiak Javier Ortizek eta Andres Basiliok eskuratu zituzten.

Euskal Herriko Argazkilari Elkarteen Federazioak duela mende erditik antolatzen du Argizaiola Saria. Lehen edizioa 1973an egin zen, Euskadin egindako lehiaketetan ezagunak ziren argazkilariak bakarrik aurkeztu zitezkeelarik bertara. Urte luzez, Argizaiola euskal argazki lehiaketen ikurrik garrantzitsuenean bilakatu bazen ere, aurrerago beherakada nabaria sufritu zuen. Hala ere, larogeitamargarren hamardakaren erditik aurrera lehenago izan zuen indarra berreskuratzen hasi eta gero eta lehiaketa gehiago parte hartzen hasi ziren. Egun, Euskal Herrian antolatzen den argazki lehiaketa garrantzitsuenerakoa da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Argizaiola lehiaketan aurkeztutako lanak, Donostian

Argizaiola lehiaketan aurkeztutako lanak, Donostian