Borrar
DA
Komiki proiektu bat lagunduko du 'Sormen Beka DA!'-ren zortzigarren deialdiak

Komiki proiektu bat lagunduko du 'Sormen Beka DA!'-ren zortzigarren deialdiak

Hautatuak 15.000 euroko laguntza jasoko du eta 2026ko Durangoko Azokan aurkeztu beharko du

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 21 de mayo 2025, 17:00

Euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea helburu duen 'Sormen Beka DA!'-k komiki proiektu bat lagunduko du 2025ean, aurreratu dutenez. Oinarrietan zehaztu denez ekimen bakarra sarituko da, 2025eko irailaren 21eko arratsaldeko 18:00ak arte jasotzen direnen artetik hautatua. Honek 15.000 euroko laguntza jasoko du eta 2026ko Durangoko Azokan aurkeztu beharko du.

Sortzaile berrientzat bideratua, egile edo taldeak izan daitezke, gehienez bi lan argitaratuak dituztenak eta 18 urtetik gora dituztenentzat. Durangoko Bizenta Mogel herri bibliotekako KomikiTekan izan den agerraldian izan dira ker Urkiza (Durangoko Udala), Nerea Mujika (Gerediaga Elkartea), Paule Sanchez (Durangoko Udala) eta Beñat Gaztelurrutia (Gerediaga Elkartea).

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 60. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 61. Durangoko Azokan (2026an) erakutsiko du emaitza.

Aurreko zazpi edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezkoa, proiektu digitalak, arte eszenikoa, familia transmisioan eragiteko proposamena eta Durangoko Museorako esku-hartze artistikoa saritu dira: ATOPIArpg euskarazko rol jokoa (literatura, 2018), Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musika, 2019); Bañolet, lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa, 2020); Ibai Aizpururen 'Barraka' bideojokoa (2021); Jon Ander Urrestiren 'Eukalyptus' antzezlana (arte eszenikoak, 2022); Marramiau Sorkuntza Taldearen 'Argizagi, Zubiak adiskidetasunerantz', (2023) eta Abadiñoko Irati Bazetaren eskutik 'Harien Isla izeneko esku-hartzea' (2024).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Komiki proiektu bat lagunduko du 'Sormen Beka DA!'-ren zortzigarren deialdiak