
Secciones
Servicios
Destacamos
Identitatea eta, batez ere, honen bueltan sortzen diren hausnarketak dituzte ardatz Itziar Otegiren 'Ezer ez dago utzi nuen lekuan' ipuin-bildumak eta Jon K. Sanchezen 'Ez-izan' antzezlanak, Kutxa Fundazioa Donostia Literatura Sarietako epaimahaiak hala ebatzita. Aurkezpenean Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak esan bezala, sariketa bi urtean behin antolatzen da bi modalitateetan. Hiruekin batera izan da agerraldian Antxiñe Mendizabal Elkarreko editorea.
Otegiren liburuko pertsonaiak «une delikatu batean» aurkituko dira, non «bere buruarekiko arroztasun bat» sentituko duten. Ipuin-bildumaren bizkarrezurra izateaz gain, izenburuaren funtsa ere bada, «Nøgen taldearen kantu batetik moldatuta» idazleak azaldu duenez. «Norabait joan eta zure baitara itzuli bazina bezala, baina ez duzu ezagutzen. Ideia horrek batzen ditu kontakizun guztiak, arroztasun hori gainditu eta zure buruarekin berriro bakean egotea», xehatu du Otegik. Abiapuntua antzekoa izan badaiteke ere, Mendigurenek azpimarratu bezala anitza da «teknika narratibo, estilo, tonu eta pertsonaia» aldetik. Oiartzuarrak bilatua izan da, irakurleari askotariko testuak eskaintzeko, eta era berean «kontatu nahi nuen istorioari» eskatzen zuena emateko. «Beste ezeren gainetik modurik eraginkorrena bilatu dut, ipuinaren logikaren barnean eraginkortasun handiena emango zidana».
Abiapuntua gazte baten itzulera da, aita arrantzalearen hil hurreneko ohe ondora, eta sortuko dizkion oroitzapenak dator jarraian. Horrek, ipuinak toki eta herri ezberdinetan kokatzea ahalbidetu dio: Hondarribia edo kostako beste herria izan daitekeena, Bidasoarekiko muga egiten duen Irungo baserriren bat, Genea (Suitza), Lesaka edo Bortzirien inguruan abiatzen dena, etab.
Ipuin-bildumaren aldeko apustua ez da ausazkoa izan, egilearen «literatur-genero kuttunena» delako. «Irakurtzeko ere kontakizunak idazten dituzten egileak gustatzen zaizkit, aukera asko ematen dituen moldea da, irakurlearengan eragiteko bikaina eta oso eraginkorra», defendatu du. Aurrez 'Lorerik gorriena' (Pamiela, 2020) lana kaleratuta, ez da bere lehen literatur lana, eta agerraldian esandakoagatik ez da azkena izango, jada ipuin gehiago lantzen ari baita, album formatuarekin batera. Era berean, eleberrira jauzi egiteko asmorik ez duela kontatu du.
Prozesua su motelekoa izan da, oiartzuarrak azaldu duenez testuak «behin eta berriro» berridazten aritu baita horiek «hobetzeko asmoz». «Luma zorrozte» prozesu horretan itzulpengintzan egindako ibilbideak lagundu diola azaldu du Otegik eta bat azaldu da Mendiguren, irakurleak «esku trebatua, asko idatzi duena» nabarituko duela aurreratuz.
'Ezer ez dago utzi nuen lekuan'
Egilea: Itziar Otegi.
Argitaletxea: Elkar.
Estiloa: Ipuin-bilduma.
Orrialdea: 136.
Prezioa: 13,50 euro.
Identitateari ere helduta, baina batez ere azken urteotako teknologiak sortutako mundu digitaletik eta hauen ondoriozko galdera, zalantza eta hausnarketetatik ondu du Jon K. Sanchezek 'Ez-izan' antzezlana. Beilatoki batean girotuta, Antxiñe Mendizabal Elkarreko editoreak esan bezala mahai gainean «heriotza eta bizitza» jartzen du lanak. Erritmo biziz gainera, pertsonaiak «sartu eta atera» ari baitira une oro. Hauen «bizimodua, identitatea, izateko formak, gertakizunak», besteak beste, jakingo dira ukitu fantastikoa duen antzezlanean, sorpresa ugarirekin. Esaterako, amaiera aldera, hildakoa berpiztea.
Txispa hori bilatu du egileak antzezlana idazterakoan eta eredu izan ditu Fran Capraren 'Arsenic and Old Lace' eta Billy Wilder edo Samuel Becketten lana. «Antzerki absurdo hori islatu dut eta agian horregatik aurkitzen dira fantasia munduko hainbat gauza».
Orain taularatzea izango da erronka, Mendizabalek esan bezala «antzerki lan ero samarra» baita. «Tarteka zirrara apur bat eragiten du pertsonaien izaerak, irribarrea ere, ironikoa izan daitekeena. Eta izua sortzen du, pasarte estranbotikoen bidez, esaterako metabertsoan haurdun geratzeko moduekin». Hori bai, ia eleberri bezala ere irakur daiteke, testua «oso arina» delako, exijentea bezain beste.
Lana, noski, ez da diagnostiko hutsa eta hausnarketa asko du atzean testuak. «Nire ustez inflexio puntu teknologikoan gaude, Adimen Artifiziala, errealitate ezberdinak edo multibertsoen errealitatea. Horrek gure bizitza ezberdina egitea dakar, gure bizitzako hainbat gauza hiperespazio edo kode bitarren bitartez lantzea». Orainaldi eta, batez ere, etorkizun berri hori buruan 'heriotzarekin zer?' galderari erantzuten saiatu da Sanchez, bere ustetan hura ikusteko dugun modua aldatzen ari baita. «Teknologia berriek gure oinarrizko mitoen irudikapena egia bihurtzea dakar. Adimen Artifizialek gure jainkoaren rola hartu du, dena dakiten zerbait direlako, erantzun guztiak dituzten zerbait, ikutu ezin daitezkeen zerbait». Horietan «beharrizan» ugari proiektatzen ditugula iritzi du sortzaileak, «hilezkortasun nahia» batik bat.
'Ez-izan'
Egilea: Jon K. Sanchez.
Argitaletxea: Elkar.
Estiloa: Antzerkia.
Orrialdeak: 104.
Prezioa: 13 euro.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Importante aviso de la AEMPS a los diabéticos
Las Provincias
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.