Borrar
Julen Apella. Elkar

Julen Apellak irabazi du Augustin Zubikarai saria

Nobelak sortzeko beka honi esker 'Abizen berria bat' izeneko eleberria argitaratuko du datorren urtean

DV

Donostia

Sábado, 26 de octubre 2024, 12:37

Julen Apella idazlearen 'Abizen berri bat' izeneko lanak irabazi du Augustin Zubikarai saria, Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten nobelak sortzeko beka. Ia hogei lan aurkeztu dira edizio honetara, eta guztien artean Apellarena hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. Horrenbestez, idazle berriztarrak eroango du zortzi mila euroko saria, eta bere nobela Elkar argitaletxearen eskutik argitaratuko da, hemendik urtebetera, orain proiektu dena amaitutakoan.

'Abizen berri bat' gaur eta hemen kokaturiko eleberri bat izango da, gazte batzuen harremanetan eta noraezean zentratua. Jokin eta Felix lagunak dira, biak ari dira karrera amaitzen, baina oso desberdinak dira izaeraz, eta oso bestelakoak dituzte familia eta klase soziala ere, etorkizunari begiratu eta harreman berriei heltzerakoan horrek dakarren guztiarekin. «Lanaren anbizio linguistiko zein intelektuala» azpimarratu du epaimahaiak irabazlearen dohainak zehaztean.

Zubikarai Saria ostegun honetan eman zitzaion, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak jardunaldien barruan, eta ekitaldi berean aurkeztu ziren iazko proposamen irabazleen emaitzak: Karmele Mitxelenaren 'Zoriona, edo antzeko zerbait' eta Goio Ramosen 'London Calling', iaz saria ex-aequo eraman zutenak.

Julen Apella Santamaria (Berriz, 1998). Euskal ikasketetan graduatua da, eta Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak masterrak egina. Orain arte poesia-liburu bat kaleratu du: 'Postal bat desertuan', DK sariaren irabazlea.

Augustin Zubikarai saria, bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zena, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen. Ordutik Joxean Agirre, Itxaso Araque, Garbiñe Ubeda, Garazi Kamio, Jasone Osoro, Miren Gorrotxategi, Katixa Agirre, Xabier Etxeberria, Eneko Barberena, Idoia Garzes, Lander Garro, Mikel Alvarez, Patxi Zubizarreta, Karmele Mitxelena eta Goio Ramos izan dira sariaren irabazleak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Julen Apellak irabazi du Augustin Zubikarai saria

Julen Apellak irabazi du Augustin Zubikarai saria