Borrar
Edurne Azkarate aktore donostiarra. Maika Salguero

Edurne Azkarate aktore donostiarrak Bultzada Saria jasoko du Euskal Zinemaren galan

Euskal Aktoreen Batasunak emango duen saria da, hasi berriak edo ibilbide luzea duten aktoreei «bultzadatxoa emateko»

I.A.

Donostia

Sábado, 14 de septiembre 2024, 12:03

Zinemaldia hasteko egun gutxi falta direnean, Donostian izango diren aktoreen eta filmeen izenak konfirmatzen ari dira, baita bertan burutuko diren bilera eta ekimen bereziak. Aurten, Euskal Aktoreen Batasunak inoiz baino presentzia handiagoa izango du nazioarteko zine jaialdian, izan ere sari berri bat banatuko du bertan, 'Bultzada saria' hain zuzen. Erakundetik jakinarazi dutenez, aitortza honekin «bultzadatxoa eman nahi zaio hasi berria den edota ibilbide luzea izanda, partehartze nabarmenak izan dituen aktoreari, hala nola euskal fikzioan nabarmendu den aktore bati».

Bada edizio honetan Edurne Azkarate aktore donostiarrak jasoko du saria 'Irati' filmean egindako lanagatik. Paul Urkijok zuzendutako pelikula 2023an euskaraz estreinatutako fikziozko film bakarra izan zen eta EABk aktore gaztearen lan bikain eta ausarta nabarmendu nahi du.

Saria irailaren 24ean jasoko du EITBk antolatutako Euskal Zinemaren Gala Handi berrituan, non euskal zinemagintza osatzen duten elkarteek nabarmendutako profesionalak sarituko dituzten.

Mahai ingurua

Bestalde EABk 'Glamourraren atzean: Aktorea kontratazio-paradigma berrien aurrean' izenburuko hizketaldia antolatu du Donostiako Zinemaldiko Pentsamendu eta Eztabaida sailarekin batera, irailaren 20an arratsaldeko 18:00etan, Tabakaleran.

Mahai honen helburua gaur egun interpretazioaren sektoreari eragiten dioten eta kezkatzen duten zenbait gairi buruz hitz egitea da, hala nola aktoreak influencer-engatik ordezkatzea, sare sozialetan jarraitzaile kopuruaren arabera kontratatzea, aktore 'naturalak' bilatzea edo adimen artifizialak sektorean izan dezakeen eragina.

Proposatutako gaiaren ikuspegi zabala emateko, hainbat arlotako profesionalak izango dira bertan, hala nola Eva Leira eta Yolanda Serrano kasting zuzendariak, Maria Jose Zulueta agentea eta CONARTE artisten konfederazioko abokatu den Sara Mora García. Mahai ingurua Alizia Otxoa, EABko idazkari nagusiak gidatuko du

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Edurne Azkarate aktore donostiarrak Bultzada Saria jasoko du Euskal Zinemaren galan

Edurne Azkarate aktore donostiarrak Bultzada Saria jasoko du Euskal Zinemaren galan