

Secciones
Servicios
Destacamos
I.A.
Donostia
Domingo, 22 de diciembre 2024, 19:11
Iñigo García Odiagak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoko irakasleak, Erromako Espainiako Errege Akademiak emandako 17 beketako bat eskuratu du San Pietro in Montorioko garai bateko konbentuan sei hilabetetako egonaldia egiteko (Erroman). Erakunde horrek «sortzaile eta ikertzaileen prestakuntza artistikoa eta humanistikoa sustatzen du, Espainiak Italian presentzia handiagoa izan dezan eta bi herrialdeetako kulturak hobeto uler daitezen». Guztira, 965 hautagaitza aurkeztu ziren. sei hilabeteko egonaldia egingo du, 2025eko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarte.
Eskailerak etorkizuneko proiektuetararako berreskuratzea izango da Iñigo Garcíaren ikerketaren erronketako bat. Irakaslearean esanetan, «Antzinatetik hasi eta mugimendu modernora arte Erromako kaleetan, plazetan eta eraikinetan barrena hedatzen diren eskailerek etorkizuneko eskailerak birpentsatzeko azterketa esparru gisa balio dute«. Erroma hiria beka ikerketan «buru-belarri» aritzeko gune bikaina izango dela uste du, eta, aldi berean, «egonaldia beste artista eta ikertzaile batzuekin partekatzeko aukera izango dut, eta, horren bidez, lana zeharkako begiradarekin aberastu».
Espainiako Errege Akademiak Erroman egindako deialdira aurkeztutako ikerketa proiektuak «'Erromako eskailerak' taxonomia egitea proposatzen du, ez soilik maila dokumentalistan, baizik eta jarrera proaktiboa hartuta, atzean utzi denaren etorkizuneko potentzialari adi. Ikuspegi garaikide batetik, eskailera problema matematiko batera baztertuta geratu da eta araudi zorrotzek arkitekturaren historia osatzen duten diseinu posibleak itotzen edo oztopatzen dituzte. Hain zuzen ere, diseinu horiek omenduak izan dira artearen, ikusizko arteen eta zinemaren esparruan duten ahalmen ikonografiko, adierazkor eta sinbolikoa direla eta».
Iñigo Garcia Odiaga (Bilbao, 1977) Proiektu Arkitektonikoetan irakaslea da Euskal herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoan, VAUMM estudioko bazkidea. Erakunde berean doktorea da eta ikerketako artikuluak eta liburuak argitaratu ditu. Horien artean, hauek: «La Vivienda Productiva' edo 'La Piel Mediadora'. Gainera, VAUMM estudioak egindako lanak erakusketa kolektiboetan egon dira ikusgai. Jasotako sarien artean, 2013an eta 2022an Mies van der Rohe sarietarako lortutako izendapenak daue. Bestalde, Cerámica ASCER XXI. Sarietan finalista izan da. 2013 eta 2015ean, Arkitekturako eta Hirigintzako Espainiako XII. eta XIII. Bienalean aukeratu zuten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.