
Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Viernes, 13 de septiembre 2024, 13:57
Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza jasoko duen filma sustatu, ekoitzi eta zuzentzen ari da Patxi Bisquert. Filmaketa lanak Euskal Herriko hainbat herritan izan dira azken asteetan, baita Argentina ere. Proiektu honekin, Eguzki Art Zinema ekoiztetxearen proiektuak «ahanzturatik» atera nahi du Otaño, eta horretarako, 'Ombuaren itzala' filma jorratzen ari da.
Aste honetan, Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak onartu du Eguzki Art Zinema ekoitetxeari 40.000 euroko diru laguntza zuzena ematea, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eskatuta, 'Ombuaren itzala' Pedro Mari Otaño bertsolariari buruzko film biografikoaren finantzaketarako, bertsolaritzari egindako ekarpenaren garrantzia balioan jarri nahirik.
Jaurlaritzatik azadu dutenez, Pedro Mari Otaño bertsolaria eta poeta ospetsua izan zen, bere garaian bertso paper moduan ezagutzera emandako bere bertsoen lirismoagatik estimatua. Filma udazkenean estreinatzea aurreikusita dago.
Pello Mari Otaño Barriola, edo Pedro Mari Otaño hasieran Zizurkilgo Errekalde baserrian jaio zen, 1857ko urtarrilaren 26a, eta Argentinan hil (Rosarion) 1910eko maiatzaren 6an. Bertsolaria eta euskal idazlea, batez ere bertso paperengatik zen ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen, eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen. Gaur egun oraindik oso ezagunak dira Ameriketatik bidaltzen zituen bertso paperak. Otañoren bertsoen ezaugarri nagusietako bat lirismoa da; izan ere, herriaren izpiritua inoiz baztertu ez bazuen ere, haren bertsoek sarritan poesia landuaren balioa dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.